Orio berriro nagusi
Oriok bigarren garaipena erdietsi du Donostian. Asteburuko bi jardunaldietan nagusitu dira oriotarrak eta hurrengo asterako indartsu daudela erakutsi dute. Gaurkoan bi segundoako aldearekin lortu dute gailentzea horiek. Hondarribiak bigarren postuan amaitu du. Ligan, Orio eta Hondarribia, 57 punturekin daude berdinduak bigarren tokian, liderrarengatik hiru puntura. San Pedro laugarren postuan iritsi da, eta nahiz eta lidertzari eutsi, datorren larunbaten ez du hutsik egin behar aurreneko postuari eutsi nahi badiote. San Juanek maila ona ematen ari dela esaten genuen atzo gaur goizean hirugarren postuan sailkatzea lortu dute Igor Makazagaren mutilek. Federazio Kopan San Pedroko bigarren trainerillak lortu du garaipena. Estropada bikaina burutu dute moreek eta alde handiarekin gailendu dira. Nesketan Getariako neskak izan dira azkarrenak. Atzo ezin izan zuten garaipena lortu Orion, baina gaur erreztasun handiarekin irabazi dute. Jubeniletan ere Getaria izan da trainerillarik onena. Datorren larunbatean ligako azken jardunaldia jokatuko da eta estropada horiek igandeko txapelketarako sailkatzeko balioko dute. Igandean finalak jokatuko dira. Bai larunbaten eta baita igandean ere Mutrikun ospatuko dira trainerilla probak. Jardunaldiko emaitzak eta sailkapenak.



emakumezkoen trainerua, karkara-orio
http://www.karkara.com/karkara-aldizkaria/karkara-aldizkaria-pdf/280
Dakizuenez, Orioko emakumezkoen trainerua uretan izango da aurten, lehen aldiz. Dagoeneko lehen urratsak eman ditugu; jokatu dugu traineru estropada bat,Memorial Jon Sasieta jaitsiera. Bizkaitarrak izan genituen aurkari bakarrak. Txalupan jokatutako lehenestropadaizateko,esperientzia polita izan zen, batzuentzat ahaztezina. Gustura bukatu genuen egindako lanarekin. Trainerillak ere atera ditugu. Aste honetan bi estropada izan ditugu, eta nabaria da hobetzen ari garela. Ergometroko proba ere egin dugu, fisikoa zer mailatan dagoen ikusi eta bakoitzari entrenamendu bereziak jartzeko. Hasieran,hainbat tira-bira izan genituen: entrenatzailerik gabe hasi genuen denboraldia eta geure kabuz entrenatu genuen. Irtenbide ona bazirudien ere, teknikoki norbait behar genuela argi genuen guztiok. Azkenean, nahiko etsita geundenean,
Antton Beloki arraunlariohia animatu zaigu oilategira... Nahikoa lan ematen diogu baina tira, ohitu beharko du! Bestalde, adin ezberdintasunak ere lanak eman dizkigu: batzuk, guretzat, amatxoak baitira, etagu,berentzat, alaba modukoak. Hala ere, lagunarte izugarria lortu dugu, taldelan batean bildurik gaude,gogor eusteko, eta ez gaitu inork geldituko! Arazoei batera aurre egiten ikasi dugu,
eta horrek asko lagunduko digu aurrerantzean ere,elkartuta errazagoa baita guztia. Lehen aipatu bezala,lehen pausuak eman ditugu. Hasiak gara uretan gogor entrenatzen. Ahal dugunetan Txiki trainerua hartu eta uretaratzen gara, eta osatzen ez garen egun horietan,trainerillak edo batelak erabiltzen ditugu. Uretan ibiltzea eta taldea uretan sortzea da kontua, ahalik eta teknika hoberena lortzeko. Astean hirutan txalupa botatzea zen asmoa, baina azkenaldian ia egunero gabiltza: berriketaldia lehorrean; uretan, hasi aurretik, eguneko berrien laburpena(kotilleoa); entrenamendua; berriz oilategia... eta, azkenik, hurrengo eguneko planteamendua. Bukatzeko, aipatzekoa da gogo handiz hartu dugula proiektu berri hau, bai arraunlariok, baita zuzendaritzak ere, eta eskerrak eman nahi genizkioke aurrera eramaten lagundu digun Babyauto enpresari, gure ametsa egia bihurtzen laguntzeagatik.