Ondarroak bazkide berriak lortzeko kanpaina burutuko du larunbatean
Larunbatean Bizkaiko Trainerilla Ligako azken jardunaldia eta txapelketarako sailkatze estropadak jokatuko dira Ondarroan. Horrela, Ondarroako Arraun Elkarteak estropadak herrian bertan ospatzen direla aprobetxatuz, bazkide berriak lortzeko kanpaina burutuko du. Larunbatean, Ondarroako alamedan, goizeko 10etatik 14etara Arraun Elkarteko bazkide egiteko aukera egongo da. KAE 2 Ligan arituko dira denboraldi honetan ondarrutarrak. Aurreko urtean KAE 1 Ligan jardun ziren baina 11.postuan amaitu eta gero, KAE Elkarteko bigarren mailara jeitsi zen talde bizkaitarra.


