Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 May 21 2005eko Kontxako Banderan lortutako emaitzek ez dute aldaketarik jasango
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

2005eko Kontxako Banderan lortutako emaitzek ez dute aldaketarik jasango

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/05/21 20:34
Hondarribia 2005eko Kontxa

Pedreñak 2005ean Kontxan lortutako emaitzen aurka jarritako apelazio-errekurtsoa gutxietsi du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak. 2008ko ekainaren 23an Donostiako administrazio-kontentsiozoko epaitegiak emandako epaiaren kontra jarri zuen errekurtsoa talde kantabriarrak. Epai honen aurkako errekurtsorik ezingo da burutu. Beraz, Hondarribiak lortutako garaipena bere horretan jarraituko du. 2005eko Kontxako kontsolazio txandan hartu zuen parte Pedreñak, Orio, Cabo da Cruz eta Pasai Donibanerekin batera. Itsaso zakarra izan zuten traineruek. Estropada amaieran, badiaren sarreran Pedreñak eta Oriok tira-birak izan zituzten. Pedreña atzetik zetorrela arraunek elkar jo zuten. Oriok estropada inpugnatu zuen esanez bere kalean sartu zirela. Erabaki honek hasiera batean ez zuen garrantzia handirik izango, baina ohorezko txandan itsaso zakarragoa eta haize gehiago izan zuten Hondarribiak, Astillerok, Arkotek eta Castrok, eta kontsolazio txandan lortutako emaitzak hobeak izan ziren. Denbora onena Pedreñak egin zuen, baina epaileek kanporatu egin zuten, eta erabaki horren ondorioz, bigarren sailkatuari, Hondarribiari eman zioten bandera.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: