Entrenatzeko modu berriak
Arraunean gauza asko aldatu dira azkeneko urteotan, horien artean entrenatzeko moduak. Horren adierazle, J.M.Azkuek atzo Zarautzeko entrenamenduan grabatutako irudiak dira. Traineruaren popa aldean zama zeramatela entrenatu zuten zarauztarrek. Ontzian pisu gehiago eramanez jardun ziren. Entrenamenduei etekin gehiago ateratzeko idei berritzaile asko zabaltzen ari dira, eta arrauna horien lekuko izan nahi du. Ikusi beharko da formula berritzaile hauek balio handia duten edo alde batera uzten diren.
Bideoa ikusteko: www.youtube.com
Trackback (URI)
izenez...
Indarra lantzeko modu ezberdinak daude. Ez da gauza bera lortzen bakoitzari indar gehiago emateko eskatuz (bere, entrenamendu bakoitzean indar porzentai batean egiteko prestatzen dira).
Neurriak gogortuta lor zenezake antzeko zeozer, baina lan nekosoegia da neurri denak mugitzea. Marearen eragina ere baliagarria da (denek ez dute errekan entrenatzeko aukerarik, eta leku guztietan mareak ez du nahi duen modu berea eragiten... eta marea ez da igo edo jeisten nahi denean)
Berrikuntza ez dakit zama jartzea den, baina entrenamendua grabatu eta zintzilikatzea bai... eta hori egiteagatik, zorionak!!
Mendirekin askotan
Mendiren garaian askotan entrenatzen zuten pisuekin. Ez da kontu berri-berria, eta hori ederki daki JM Azkuek.
berrikuntza?, bai.
Orain grabatua dagoela eta sarean, besterik gabe.



bueno...
ala marea behean dagoenean entrenatzeak??? ala neurriak gogortzeak???
berrikuntzak?? ongi etorriak baina...