KAE 2 ligako aurreneko estropada Portugaleterentzat
Gaur goizean Luancon jokatutako KAE 2 ligako lehenengo estropadan, Portugaletek lortu du garaipena. Erreztasun eta alde handiarekin lortu dute gailentzea Unai Vilchesen mutilek. Bigarren postuan Ondarroa sailkatu da 25 segundotara. Aurreko denboraldian KAE 1 ligan aritu ziren bi taldeak, eta denboraldi honetan galdutako lekua berreskuratzea izango da beraien erronka. Hirugarren tokian Colindres iritsi da 38 segundotara. Hasiera besterik ez da, baina gaurko estropadan ikusitakoaren arabera ez da lehia handirik izango goiko postuetan. Bosgarren postuan Mundakako trainerua sailkatu da, 48 segundotara. Getariarrak zazpigarren tokian helmugaratu dira. Bi urte ontzia atera gabe egon ostean, ligako lehenengo estropada jokatuko dute gipuzkoarrek. Emaitza alde batera utzita, albiste pozgarria da arraunzaleontzat Getariako trainerua berriro ere arraunean ikustea. Hurrengo estropada datorren igandean jokatuko da Mundakan. Emaitzak eta sailkapenak.



pozgarria bai, baina...