Hondarribiko arraunlarien aurkezpena San Juan bezperan
Bihar, San Juan bezperan, Hondarribia Arraun Taldeak bere arraunlariak aurkeztuko ditu 2010 denboraldirako. Aurkezpena "Benta Zaharra" plazan burutuko dute arratsaldeko 20:00etan. Aurten ere bi traineru uretaratuko ditu Hondarribiak. Lehen taldea TKE ligan arituko da, eta bigarren taldea KAE 1 ligan. Hauez gain, emakumezkoen trainerua aurkeztuko dute. Nesken helburua Gipuzkoako ligan, eta Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan parte hartzea izango da, eta Kontxako banderarako sailkatzea. Aurkezpenaren ondoren haurrek arraunlariekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute. Bertaratuko direnentzat mokadua egongo da.



Hiru