Itsas ondarearen gaineko gogoeta
Albaola elkarteak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak Itsas ondarearekin hitzordua izeneko hitzaldi zikloa antolatu du aste honetarako. Hala, atzo, Fernando Nebreda Oarsoaldea Garapen Agentziaren zuzendariak, Itsas ondarea garapen faktore bezala hitzaldia eman zuen Donibaneko udaletxean. Astelehenean hasitako jardunaldi hauek, bihar amaituko dira. Hitzaldiak Donibaneko udaletxean eta Donostiako Untzi Museoan ematen ari dira. Gaurko eta biharko hitzaldiak:
ITURRIA: www.oarsoaldekohitza.info
Gaur, ekainak 23, 18:00etan, Untzi Museoa (Donostia):
Pablo Carrera, Galiziako Museo do Mar-en zuzendaria
·ITSAS ONDAREA, MUSEOAK ETA GIZARTEA. ITSAS KULTURAREN BABESERAKO BEHARREZKO ELKARLANA.
Socorro Romano, Donostiako Untzi Museoaren zuzendaria
·ITSAS ONDAREA EUSKAL HERRIAN.
Bihar, ekainak 24, 19:00etan, Donibaneko Udaletxean (Pasai Donibane):
Xabier Agote Aizpurua, Albaola Itsas Erakundearen Lehendakaria eta Ondartxo Itsas Kultur Zentroaren zuzendaria
·ITSAS ONDAREA BERRESKURATZEN ONTZIGINTZAREN BIDEZ
Xabier Alberdi Lonbide, Historian doktorea EHUko filologia, Geografia eta Historia Fakultateko erdi aroan, aro berriaren eta Amerikaren historia sailean
·ITSAS ONDAREA BABESTU ETA BALOREAN JARTZEKO GAUR EGUNGO ERRONKAK


