Orio Arraun Elkarteko taldeen aurkezpena larunbatean
Larunbatean, Orio Arraun Elkarteak bere taldeak aurkeztuko ditu 2010 denboraldirako eguerdiko 12:00etan. Aurkezpena Orioko herriko plazan burutuko da, eta hiru taldeak aurkeztuko dira: Lehen taldea, TKE ligan arituko dena, bigarren taldea, KAE 1 ligan jardungo dena, eta emakumezkoen trainerua. Oriok, aurreneko aldiz uretaratuko du nesken ontzia. Taldeekin batera, klubak dituen babesleak ere aurkeztuko dira. Beste urtebetez goi mailan jarduteko helburu garbiarekin ekingo diote denboraldiari oriotarrek.



zumaiarrek ostiralean
http://baleike.com/blogak/zumaiakoarraunelkartea/2010/06/24/bihar-egingo-da-arraunlarien-aurkezpena/