Ez zegoen hain garbi
Ematen zuen KAE 1 liga bi taldeen kontua izango zela atzo Donostian ikusitakoaren arabera. Isuntzak eta Santurtzik alde handiak atera zuten Kontxako badian. Baina gaur El Rasillok, liga uste genuena baino lehiatuagoa izango dela demostratu digu. Zierbenak eskuratu du garaipena Errioxako XII.Ikurriñean. Patxi Francesen mutilek segundo eskas batengatik nagusitu dira Camargoren aurretik. Kantabriarrek ez zuten estropada ona burutu Donostian, baina gaur goiko postuetan egoteko gai direla erakutsi dute. Atzoko garaileak, Isuntzak, hirugarren postuan sailkatu da zazpi segundotara, eta Santurtzi laugarren hamabi segundotara. Sailkapen orokorrean lekeitiarrak dira aurrenak 22 punturekin. Santurtzik 20 puntu ditu, eta Zierbenak 19 puntu. Hurrengo estropada Elantxoben jokatuko da, datorren igandean. Emaitzak eta sailkapenak.



kaleak