Iñaki Mikeo, San Miguel ligako kudeatzailea:"Orain baino hobeto arraunlaria ez da inoiz bizi"
San Miguel liga kudeatzen arduratzen den pertsona dugu Iñaki Mikeo. Elkarteko gerentea da, eta lehiaketaren xehetasun guztiak kontrolatzeaz enkargatzen da gipuzkoarra. Produktu on bat egin dutela nabarmendu du Euskadi Irratian eginiko adierazpenetan."Produktu on bat gauzatu dugu azken zazpi, zortzi urte hauetan. Klub onenak dira, eta klub horiek espektakuloa ematen dute. Guk gure aldetik, kudeatze sistema honekin ondo egiten ari gara gauzak, marka handiak guregan konfiantza dute, eta hala jarraitzea da gure asmoa". Nahiz eta kirola izan ardatz nagusia, arraun proben inguruan nolabaiteko zirkoa osatu dutela adierazi du Mikeok."Ardatza kirola da. Horren arabera plan borobil bat osatzea lortu dugu. Kirol honek sortarazten duen zirkoaz baliatu gara, horrela babesleek aukera ezinhobea dute beraien produktua ezagutaratzeko eta saltzeko".
Arraunlariaren egoera nola dagoen azaltzerako garaian, uste du arraunlaria ez dagoela egoera txarrean nahiz eta aitortu asko dutela hobetzeko." Uste dut orain baino hobeto arraunlaria ez dela inoiz bizi. Gehiago merezi dute, hori ere egia da. Adibidez, futboleko hirugarren mailako jokalari batek diru sarrera gehiago ditu arraunlari batek baino. Baina egoera ez da txarra, bidai onak egin dituzte, kondizio honenetan. Askok kobratu egiten dute, eta klubek lana bilatzen diete. Hala ere, asko dago hobetzeko. Klubek ere egiten duten lana handia da guztia mantentzeko, eta hori baloratu beharra dago"
Trackback (URI)
begira
http://www.impulsofijo.com
Se acaba el tiempo de las especulaciones (gaztelaniaz)
azken aldera paragrafo interesgarria dakar ACT-Klubak-Arraunlariak direla ta.
nahikoa da
Benetan lotsagarria!"egoera ez da txarra, bidai onak egin dituzte, kondizio onenetan. Askok kobratu egiten dute, eta klubek lana bilatzen diete"...nola liteke 3-4 kluben egoerarekin arraunlarien kondizioak orokortzea? Eta non dago liga sponsorizatzen duten dirua? (zeren nik dakidala arraunlarien egoerak ez dira ezertxo ere aldatu azken urte hauetan, ligan diru ugari sartu bada ere) Benetan lotsagarria Mikeo jaunarena, dena polita dela azaldu nahi eta gezurretan jardun behar...arraunlariek egiten duten lana ez da behar bezala balioesten! Mikeo jauna, zergatik ez duzue pentsatu TKE ligako arraunlari guzti-guztiei diru kopuru minimo bat ematen? Non dira bidai horien kondizio on horiek? hainbeste galdera daude erantzuteke....
Nola ez dagoela dirurik
Egia da bai, arraunlariak inoiz baina hobe daudela. Astillero, Kaiku, Castro edo Urdaibain bataz beste 20.000 euro/urtean jasotzen dute, Orio, Hondarribi edo pedreñan urtean 12.000 euro, .... Hori zenbait futbolari jasotzen dutena baina gutxiago da. Baina, ba aldaki inor zenbat jasotzen duten joku olinpikoak prestatzen edo nazio arteko estropadak prestatzern aritzen zirenean arraunlari onenak. Imanol Mijika, Zunzunegi, Ibon Urbieta, Monteserin, JaiMe Rios, Enrique Lopez eta guzti horiek urtean 6 hilabete etxetik kanpo pasatakoak dira eta orain baino gutxiago jasotzen zuten, bikoitza entrenatuta. Azkenik, eta Mikeo nor da, zer egiten du Mikeo horrek urtean 50.000 euro jasotzeko? Zenbateko izerdiak botatzen ditu?



arraunlaria gehiago zaindu behar da!!!!