Kaikuk, marka propioko produktu berriak salgai jarriko ditu
Kaiku Arraun Elkarteak marka propioko produktu berriak salgai jarriko ditu Sestaon duen Josten dendan. Produktu berrien artean kolore beltzeko txapela aurki daiteke, aproposa udaran eguzkiarengandik babesteko. Beste nobedadeetako bat anoraka izango da. Kolore beltzekoa baita, baina Bizkaitarra hitza duelarik. Eta azkenik, emakumezkoentzako kamiseta tiranteduna. Bi modelotan aterako dute. Kaiku Arraun Elkarteak Josten dendara bertaratzeko deia luzatzen die zaleei.
ITURRIA: www.kaikuake.com


