Navegación
« Septiembre 2010 »
Lu Ma Mi Ju Vi Do
12 345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
 
Usted está aquí: Inicio Berriak Archive 2010 July 06 Orioko bazkideen kamiseta banaketa
 
Acciones de Documento
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Orioko bazkideen kamiseta banaketa

por estropanet Última modificación 06/07/2010 11:15
orio.gif

Larunbat honetan, Orioko bazkideen kamisetak banatuko dira. Goizeko 9:00etatik, eguerdiko 13:00 arte Orioko herriko plazan egongo dira Arraun Elkarteko kideak kamisetak banatzeko prest. Bazkide kuota ordaindu gabe duten bazkideei, larunbata aurretik Caja Laboraletik pasatzea gomendatzen da, sortu daitezkeen arazoak saihesteko. Bazkideen kamisetak banatzeaz gain, salgai izango dira merchandising produktu ezberdinak ere.

ITURRIA: www.orio-ae.com

Trackback (URI)

ferrari horia

Enviado por Usuario Anónimo en 06/07/2010 22:19
http://paperekoa.berria.info/kirola/2010-07-06/027/003/ferrari_horia.htm
Ferrari horia. Palkaren babesean. Mikel Olasagasti - Zumaiako arraunlaria.
Asteburu bat, bi estropada eta kolore bakarra: horia. Horixe utzi digu San Miguel ligaren hasierak. Asko harritu egingo ziren Mirotza ontziaren nagusitasunaz, baina ohituz joan daitezela. Esaerak dioen bezala, «behin ematen duenak bitan ematen baitu». Oriotarrek jada berretsi dute hori. Baina ni haratago joango nintzateke, ez baitut uste bi garaipenekin soilik konformatuko direnik. Are gutxiago, denboraldia hasi besterik egin ez dela jakinda. Anekdota bat ere ekarri digu asteburuak. Ferrariak gorriak direla diotenek ezustekoa hartu baitute. Larunbatean Deustuko arraun klubera iritsi ginenean, ikusi genuen oriotarren ontziak Ferrari etxearen itsasgarri bat zuela brankan. Taldekide denok harritu egin ginen -barre algarak ere izan ziren tartean-, baina nik aurkitu dut zergatia. Maranellok, Ferarriren etxeak, Guggenheim eta Kontxako badia aukeratu zituen Silverstonera (Formula 1eko hurrengo zirkuitua) eraman behar duen autoaren modeloa aurkezteko: Mirotza F1. Ez du aurkezpen handirik behar, iaztik ez baititu berrikuntza askorik izan. Aurreko aleroia bera da: Urko Redondo. Atzekoa, berriz, 2002an erabilitakoa jartzea erabaki dute: Aitor Carrillo. Erdialdean, pare bat aldaketa ikus genezake: Haritz Etxebeste edo Oier Aizpurua. Eta aurreko urteetan ibilitako pieza batzuk berreskuratu dituzte oreka bilatzeko: Agustin Mujika eta Ibon Urbieta. Baina oinarria bera izango da: 13 balbulako eta 320 watteko motorra. Gainontzean, ezusteko gutxi. Sailkapenaren erdialdean parekotasuna da nagusi, eta uste dut argi geratu dela hiruzpalau segundotan ontzi asko daudela. Inoiz baino berdintasun handiagoko liga ikus genezake aurten. Zumaiarrok eta Zarautz geratu gara atzean, uste baino atzerago, agian, baina denboraldia luzea da. Agian Red Bull-en eta McLaren-en itsasgarri bana jarri beharko diegu Telmo Deun eta Enbata ontziei. Edo ontziarentzat eboluzio berriak iritsi zain egon. Baina beranduegi ez dadila izan, mesedez.
Azken erantzunak
Euskotren 2010. Galicia garaile
Usuario Anónimo, 06/09/2010
Non: Lekeitioko estropadetan Zumaia eta Bizkaia nagusi
Portu eta Santoña
Usuario Anónimo, 05/09/2010
Non: Trintxerpek, play off-etan, lehen urratsa emanda!
Santoña eta Zumaia-B
Usuario Anónimo, 05/09/2010
Non: Trintxerpek, play off-etan, lehen urratsa emanda!
emaitzak, kirolak.net
Usuario Anónimo, 04/09/2010
Non: Erandion Zumaia eta Orio nagusi
irailak 4, lekeitioko emaitzak
Usuario Anónimo, 04/09/2010
Non: Erandion Zumaia eta Orio nagusi
Gehiago...
 

Hecho con Plone

Este sitio cumple con los siguientes estándares: