Getaria-Tolosak sendo jarraitzen du Gipuzkoako Ligan
Getaria-Tolosak garaipena erdietsi zuen igandean Orioko uretan. Bigarren jardunaldia jokatu zen, eta aurreneko jardunaldian bezala Getaria-Tolosako neskek eskuratu zuten garaipena. Bigarren postuan San Juan sailkatu zen 12 segundotara. Pasaiatarrek estropada txukuna egin zuten. Sailkapen orokorrean Getaria-Tolosa da lehena 8 punturekin. Bigarrena San Juan aurkitzen da 5 punturekin. Eta Zumaia eta Orio 3 punturekin daude berdinduak.


