Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 August 17 Kortaren kasketa...
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Kortaren kasketa...

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/08/17 22:03

Atzo Euskadi Irratiko faktoria saioan Kortak bereak eta bi esan zituen. Jose Luis ez dago Euskotren Ligaren arautegiarekin ados eta Gipuzkoaren ordez Galiziak behar omen zuen EuskoTren ligaren jabe. Ordurako Korta nahiko berotuta zegoen eta propio ez propio gaiarekin hasi bezain laster erabat sutu zen Jose Luis:  TKE tranpa omen dela, arauak gutxi batzuk egiten dituztela,  irratikoek egia esateko abildadeik ez dutela etab. Hona hemen Korta jaunak esandakoak: 

Trackback (URI)

Kortak ez, Arratibel eta Arritxuk bai

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/08/18 01:27
Ez, ez, ez. Bereak eta bi esan zituztenak Arritxu eta Arratibel izan ziren.

...

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/08/18 01:33
ba ez dugu gauza bera entzun!!

beltza-zuria

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/08/18 09:11
horrelakoxea dek bizitza, batzuentzat beltza besteentzat zuria, arrauna bezalaxe.

Korta

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/08/18 11:18
TKE liga pribatua da. Arau zehatz batzuk ditu. Kortak ezagutzen zituen Kaikurekin parte hartu aurretik. Ez bazaio gustatzen, ez dezala parte hartu. Zergatik egiten diogu kasu edukaziorik ez duen bati?

betiko monologoa

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/08/18 11:47
Arrazoi guztia duzu, ez edukaziorik eta errespeturik ez duen monigote honi irrati zein telebistetan agerraraztea lotsagarria iruditzen zait, gauza bat audientzia lortu nahi izatea baita baina betiko leloaren inguruan bueltaka jarduteak,... nazkatu besterik ez du egiten. Zeren tipo honek duen nahi bakarra berak dena irabaztea da, eta hau lortzen ez badu beti izango du kexaren bat, hori bai, honek ez ditu kexak bestetik gabe botatzen, beti, beste arraun elkarteak zikinduz eta isekatuz jardun behar izaten du, ez baitu taxuzko argumenturik . Kortaren monologoekin nazkatuta nago, irratsaio zein telebistetatik bota dezatela behingoz!

betiko egiak eta berriak ere bai

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/08/18 13:13
Egi galantak esan zituen, gordinegiak agian, entzuteko gogorrak. Eta Arratibel et Iribar jaun/anderei buruz, eskerrak eman nire gurasoei beste edukazio bat eta beste hezkuntza bat emateagatik.

Edukazioa Kortak al du ba?

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/08/20 19:24
Mesedez! zer ari zara esaten! Arratibel eta Iribarrek diote, mundu ia guztiak pentsatzen duena da, Kaikukoak ezik, noski.

Korta jaunak ez du edukaziorik. Berak pentsatzen duenarik bat ez bazatoz sekulakoak esaten dizkizu. Nola onartu daiteke TKE Ligan irabazten dutenek tranpa egiten dutela esatea? baina zer da hau?

Tipo honek burua galdu du. Lotsagarria da. Eta gauza bat besterik ez da lortzen ari, denek Kaikuk galtzea nahi izatea. Hora da Kortak lortu duena. Sentitzen dut, baina tipo honek bere mingaina jatea nahiko nuke.

Zein eta Korta tranpaz hitz egiten...

oraindik batzuek ez dugu ahaztu Castrorekin Oriori egin zenion abordajea.

Jose Luis, bizitzako balorak falta zaizkizu. Astapotro alena... jeseussssss! gainera arrazoia duela usteko du honek! Hori da hori aurpegia!

betiko egiak eta berriak ere bai

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/08/21 03:03
Je, hau da hitz jario ederra hau: "Burua galdu du, lotsagarria, astapotroa, bla, bla ,bla...". Zuk (zuek) Jose Luisen aurka dituzuen argudioak aurkezteko aurkitu dezuten modu bakarra hori baldin bada, asunto txarra eta eskasa.
Zer esaten dudan diozu. Ba bai, irakurri duzuna, hau da, egi galantak esan zitula, gogorrak baina egiak, nahiko ondo argudiotutakoak eta defendigarriak. Nik ere defendatzen ditut. "Arraun munduan" benetan sartuta egon ez gero, jakin beharko zenuke geroz eta gehiago direla hori pentsatzen eta defendatu beharrean daudenak (batzuk kanterako klub batetik mutiko bakar bat ez duen klub batetara joan behar izan dute klub batzuen benetako egoera zein den ikusteko). Horiek ere arraun mundua dira.
Horrek ez du esan nahi hori onartuko denik, baina dudarik gabe defendagarria dela bai.
Bere hitz egiteko estiloa ez dela hoberena urduri jartzen denean? Bai, berak ere onartzen du. Tranpa hitza ez lukeela erabili behar? Nik esango nuke liga 2004-tik aurrera adulteratuta dagoela. Horrela hobe?
Kantabriko itsasoak ez du Hondarribian jaiotza eta Zumaian bukaera, Iribar eta Arratibelen zilborrak bai.
Debatean lau pertsona (hiru batez ere, bat ia eskolara joan gabekoa eta beste biak unibertsitarioak, bata kirol sendagilea-orain ulertzen dut zergatik).
Jose Luis betiko egiak esanaz, eta berriak ere bai. Horietako bat, salaketa bat, garrantzitsua, ez zuen errepikatu eta errepikatu beharrekoa da. Bestela beste batzuk egin beharko dute lan hori gertakaera hori berriro gertatu ez gero.
Beste biak (Arratibel eta Iribar), unibertsitarioak, tituloak zein ignorantziak ematen duten indarraz baliatuta, barre itxurak eginez eta nola ez, demokrazia eta "mayoría" ezberdindu ezinik. Nola arraio atera dituzte bi hauek bere lizentziaturak aurrera. Halako batean Arratibelen sententzia, zuk diozun moduan, jende guztiak esaten duena: "politikari batek esan zuen la dictadura de la mayoría". Eta ni etxean, irratia entzuten, gosaltzen, eta pentsatuaz: ez da posible tipo hau unibertsitatetik ateratakoa izatea. Ez da posible horren kapazidade gutxi izatea jendeari entzuteko, horren kapazidade gutxi pertsona batek esaten duena interpretatzeko.
Jose Luisen bizitza baloretaz egiten dezu azkeneko erreflexioa. Pentsatu nahi dut bere gertuko pertsona zeala erreflexio hori egiteko. Ni, naiz eta oriotarra izan, ez naiz beraren gertukoa. Kirol mentalidadeaz bai, berarekin hazitakoa, baina gauz bat da hori eta beste bat bizitza baloreak (edo bestela, gainera zu oriotarra izanik, gogoratu 1999 urtean Orion gertatutakoa; zihur nago oriotarra izanik badakizula zertaz ari naizen. Horra hor kirola eta bizitza ezberdintzen ez jakiteak ekartzen dituen ondorioen argibide bat.)
Zuk zure bizitza baloreak dituzu, eta nik nireak. Zureak onak izango direla zihur nago, nireak ustez ere bai, baina beti errepasatu behar dira ea ondo goazen hala ez jakiteko. Baina mesedez, ez nahastu kirol mentalidadea eta bizitza baloreak. Onartu dezaket demokrazia eta mayoria nahastea, baina hori ez.
Bukatzeko, esaten duzu honez gero jendea desiatzen dagoela Kaikuk estropadak galtzea. Arraroa kontrakoa liteke. Hasi zean bezala hasita, uste nuen Jose Luisen lapidazioa eskatu behar zenula kupoen kontra egiteagatik, baina hori bakarrik eskatzen baduzu...
Eta gogoratu, ez bazenekien, igandean Zarautzen estropada bukatu eta berehala, Orioko arraunlariak zoriondu zituela bere zodiakarekin gure traineruaren ondoan pasata (ETB-en ederki ikusten da) baina gero eskubide osoa du kupoen araua kritikatzeko. Batak ez du zer ikusirik bestearekin.
Ondo segi.
Azken erantzunak
earra jarduna
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/28
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Argazki ederrak
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Senior mailako Bideoa
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion
irteerako ordena
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/20
Non: Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi
batel liga Orion
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/19
Non: Tolosako batel estropadetan, Tolosaldea eta Hibaika nagusi
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: