Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 August 26 Zumaia B-k helburua parez pare
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Zumaia B-k helburua parez pare

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/08/26 17:27
Zumaia B Mundakako estropadan

Denboraldiko asteburu garrantzitsuena izango da datorrena Zumaia B-rentzat. KAE-2 Liga amaituko da zapatuko eta igandeko estropadekin, eta sailkapena orain dagoen bezala, zumaiarrek KAE-1era igotzeko kanporaketa jokatuko lukete iraileko aurreneko asteburuan (irailaren 4an Portugaleten, eta irailaren 5ean Zumaian bertan). Portugalete da lider 208 punturekin, eta okerrik ez dela lider amaituko du; horrenbestez, zuzenean igoko da. Bigarren Santoña da, 191 puntuz, Zumaia B hirugarren 187rekin, eta Getaria laugarren 181ekin. Hiruren artean egongo da bi postu lortzeko lehia; hain zuzen, kanporaketa jokatzeko aukera ematen duten bi postuak. 

Bestalde zapatu honetan (abuztuak 28), Zumaiako Arraun Elkarteak kamixetak jarriko ditu salgai, eta bazkide egiteko aukera egongo da Kalari Tabernaren aurrean jarriko duten mahaian, 19:00etatik 21:00etara. 

Iturria: Zumaiako Arraun Elkartearen Bloga


Larunbatean, Colindresen (18:30ean), erlojuaren aurka ariko dira, banaka. Igandean ere (Santoñan, 12:30ean) erlojua izango dute aurkari, baina binaka jardungo dute, hango eremuko kaleen aldea gutxitze aldera. Bi estropadak ibaian dira.Joxe Enrike Manterola entrenatzailea ilusioz gainezka da, arraunlariak bezala. 

Astero www.impulsofijo.com wegbgunean idazten duen analisian, oso garbi utzi du zein den helburua: “Igotzeko kanporaketa jokatu nahi dugu”. Igandeko lanari dio beldur gehiago, “Santoñan beti daudelako kaleen arteko aldeak, nahiz eta bi kaletara jokatu. Pena litzakete zorteak erabakitzea Ligako sailkapena”. Iritsi da kale edo bale egiteko ordua. Zumaiarrek parez pare dute helburua, eta gauzatuko balute, sekulako arrakasta litzateke igoerako kanporaketa hori jokatzea KAE 1 Ligako azken biekin (momentuz, estropada baten faltan, Trintxerpe eta Busturialdea dira bi azkenak, baina Getxo ere arriskuan da)

Trackback (URI)

Eritziak azaltzea libre da, baina...

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/08/26 20:24
Kanaria Handiko Las Palmas zaleei ohiu egiten zaien modura:

Pio, Pio?

PUM, PUM !!

helburua lortuta

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/08/31 10:44
zorionak mutilak
AUPA ZUMAIA eta AUPA KIKE
Azken erantzunak
earra jarduna
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/28
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Argazki ederrak
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Senior mailako Bideoa
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion
irteerako ordena
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/20
Non: Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi
batel liga Orion
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/19
Non: Tolosako batel estropadetan, Tolosaldea eta Hibaika nagusi
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: