Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 September
 

Sarrerak: September 2010

Jose Luis Agirre Orioko entrenatzaile berria 2010/09/30

Jose Luis Agirre

Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritzak azken egunetako zurrumurruekin bukatu du Jose Luis Agirre senior taldeko entrenatzaile izendatuz.

Agur! 2010/09/23

Astero legez, hona atzokoan, Mikel Olasagastik (Zumaiako arraunlariak) "palkaren babesean", Berria egunkarian idatzitako zutabea:

Bukatu da. Nahi baino beranduago, baino bukatu da. Luze jo du aurtengoak. Niri bai, behintzat. Ez da erraza denboraldi osoa zuloan sartuta ibiltzea. Buruak buelta asko ematen ditu. Eta, fisikoki ez ezik, mentalki ere indartsu mantentzea ezinbestekoa da. Askotan behea jotzen duzu, baina albokoaren animoek eta taldeko giroak altxatzen laguntzen dizu. Sarri entzun dut aurten taldekideen artean «lortuko diagu, mutilak!». Baina igandeko azken palada eman arte... Orain lasai esan dezaket: lortu diagu!! Atzo goizean Interneteko sare sozial horietako batean sartu, eta taldekide baten mezua nuen. Ireki, eta honela hasten zen: «Egun on, TKEko arraunlariok».

Soterak entrenatzaile berria, Etxabe! 2010/09/21

Santurtziko ontziak, uda ederra egin arren, ezin izan du play-offetan, TKE ligarako txartela lortu. Horren ondorioz, edo ez, entrenatzaile berria izango du Soterak, Juan Mari Etxabe.

Gaur arte, San Juaneko zuzendaritza teknikoaren ardura izan du. Aski ezaguna da Etxabe. Urte mordoa eman du arraunlari eta entrenatzaile bezala. San Juanen egon aurretik, Kastroko arraunlari eta entranatzaile izana da.

Zorterik onena Etxaberi Soterako bere ibilera berrian; eta nola ez, orain arte, bertako entrenatzaile izan den Ibon Gaztañazpiri ere.

Badugu "heldu estatxa!" lehiaketako garaile nagusia 2010/09/20

Heldu estatxa lehiaketa

2010eko arraun ligak amaitu dira eta honekin batera 2010eko gure "Heldu estatxa!" lehiaketa. Joan den asteburuan,  "estropa.net IX. Ikurriña" eta "estropa.net XI. Ikurriña" jokatu ziren. Larunbatean, Bermeoko uretan jokatutako estropadetan gehien asmatu zuena Altzako "Arraunean" izan zen. Eta igandean berriz Portugaleten jokatutako estropadetan apustu finena egin zuena Orioko "Saraide". Zorionak bioi! zuentzat dira OceanGlasses eguzkiko betaurrekoak. Gainera, 2010eko heldu estatxa lehiaketan puntu gehien bildu dituen apustularia Saraide bera izan da. Honela beste OceanGlasses betaurreko batzuk jasoko dituzu. Aurtengo lehiaketa amaitu da eta OceanGlasses betaurreko ugari banatu ditugu, ikusi saridunak. Datorren urtean zuekin jokoan jarraituko dugulakoan, ondo izan.

Zumaia eta Kamargo, 2011ko San Migel Ligan! 2010/09/19

Play offetako bigarren estropada jokatu da gaur ere, eta bezperan Bermeon gertatu bezalaxe, Zumaia eta Kamargok lortu dute lehen bi postuak eta bi hauek izango dira, datorren urtean San Migel ligan. Galiziako Meirakoak eta Santurtziarrak, penaz baina ezin izan dute euren helburua lortu. Hona hemen estropadako denborak.

2010eko San Migel liga, URDAIBAIrentzat 2010/09/19

Bukatu da, bukatu da, bukatu da akabo...

2010eko San Migel ligak eman ditu bereak. Portugaleteko uretan, bukatu da liga eta Korte Ingles banderarekin batera, liga Bermeotarrentzat izan da. Zorionak! Denboraldi borobila Bermeotarrentzat Kontxako Bandera eta Ligako koroa lortu bait dituzte. Gaurko estropadan Bermeotarrak izan dira aurrenak eta bigarren postuan Astillero izan da. Oriotarrak hirugarren postuan geratu dira. Laugarren Pedreña, 5. Castro, 6. San Pedro, 7. Tiran eta 8. San Juan. Hona hemen "El Corte Ingles" Banderako emaitzak.

Urdaibaik etxean bere legea jarri du 2010/09/18

Urdaibai Bermeon nagusi
Gaurkoan Urdaibaik etxeko estropadan liga ia erabakita utzi du. Bere aurkari gertukoenari, Oriori, 3 puntuko aldea irabazita. Honela biharko estropadarako bost puntuko aldea izango dute Bermeotarrek. Errenta hau liga irabazteko nahikoa izango dela dirudi, eta biharkoan liga galtzeko aukerak oso txikiak dira. Hala ere, matematikoki Oriok oraindik aukerak badituela ezin ahaztu. Bihar ikusiko dugu zer gertatzen den. Hona hemen Bermeoko Ikurriñaren emaitzak. Bestalde, play off-etan Zumaia nagusi izan da eta besteak baino koxka bat gorago dagoela erakutsi du. Txanponaren beste aldea Santurtzi izan da, azkena heldu baita, hala ere bihar irabazi ezkero aukerak izan ditzake. Hona hemen Bermeon jokatutako "play off" estropaden emaitzak.

Josu Indo: ”Bermeon irabaztera joango gara!” 2010/09/17

Josu Indo

Josu Indo Orioko arraunlari gaztea dugu, 23 urte besterik ez. Hala ere arraunean eskarmentu handia du, txikitatik hasi zen arraunean, 13 urte zituela, beraz dagoeneko hamar urteko esperientzia badu. Orioko lehenengo traineruan hiru urte daramatza eta aurten titular moduan aritu da estropada gehienetan. Joan den igandean, Kontxan egindako estropada ikusgarriaren ondoren, asteburu erabakigarria dute Oriotarrek, oraindik TKE liga irabazteko aukerak bait dituzte. Hona hemen Josuk esandakoak:

 

Hondarribia A.E. eta Mikel Orbañanos-en arteko akordioa beste bi urtetarako 2010/09/16

Mikel Orbañanos

Hondarribia Arraun Elkarteak jakinarazi digunez, Mikel Orbañanosek datozen bi urteetan (2011 eta 2012) entranatzaile lanetan jarraituko du. Mikelek zortzi urte daramatza Hondarribia Arraun Elkartean eta hitzartutako beste bi urte hauekin, hamar urte beteko ditu Ama Guadalupekoaren gidaritzapean. Denbora honetan Hondarribiak emaitza garrantzitsuak lortu ditu, garaipen nabarmenenak 2005eko Kontxako Bandera eta 2006ko TKE liga. Aurtengo denboraldian TKE ligan bederatzigarren amaitu du eta Kontxan seigarren postua lortu du.

OceanGlasses betaurrekoak lortzeko azken aukera 2010/09/15

Heldu estatxa lehiaketa

Arraun denboraldiko azken txanpan sartu gara eta era berean aurtengo "Heldu estatxa!" lehiaketaren amaierara iritsi gara. Asteburu honetan izango duzue OceanGlasses eguzkiko betaurrekoak lortzeko azken aukera. Larunbatean X. estropa.net ikurriña egongo da jokoan eta igandean berriz, XI. estropa.net ikurriñan apustu egin dezakezue. Egun bakoitzean OceanGlasses eguzkiko betaurrekoak irabazteko aukera izango duzue. Joko honetako arauen eta sarien berri zehatzagoa hemen aurkituko duzue. Animo eta egin apustu!

Ibon Gaztañazpi: "Play off-etan lehiatzeko grina biziz gaude" 2010/09/15

Ibon Gaztañazpi Zaldua

Ibon Gaztañazpi Zaldua Santurtziko entrenatzailea eta arraunlaria dugu. Urte askotan Orion aritua, iaz Santurtzira joan zen Sotera handienen pare jartzeko asmoarekin. Iaz, Astillero eta San Juan aurre hartu zieten, baina aurten bai KAE-1 ligako txapela lortu dute eta asteburu honetan TKE ligara igotzeko “play off”-ak jokatuko dituzte. Guzti honetaz mintzatu gara Ibonekin.

Zorionak, txo! 2010/09/14

Astero legez, hona gaurkoan, Mikel Olasagastik (Zumaiako arraunlariak) "palkaren babesean", Berria egunkarian idatzi duen zutabea:

Ez dago Urdaibaikoak zoriondu besterik, igandekoa egin eta gero. Urte askoan bila aritu ostean, lortu dute Kontxako Bandera preziatua Bermeora eramatea. Arraroa bada ere, hiru estropadetatik ez dute bat bera ere irabazi. Horrek ez du axola. Baina protagonismo osoak eurena izan behar zuen unean... Betikoa azaldu zen lekuz kanpoko adierazpen batzuekin. Eta betikoa diot (izen eta abizen gabe), gaurkoan ez duelako merezi haren izena aipatzea. Askotan goraipatu izan dut haren lana, baina gaurkoan aholku bat emango nioke: galtzen jakin beharra dago! Denok pentsatu genuen gauza bera. 

Heldu estatxa eta saria altxa! 2010/09/13

Heldu estatxa lehiaketa

Joan den asteburuan, gizonezkoen eta emakumezkoen kontxako estropadak jokatu dira eta honekin batera "estropa.net VIII. Ikurriña" larunbatean eta "estropa.net IX. Ikurriña" igandean. Larunbatean, emakumezko Kontxako sailkapena jokatu zen eta gure lehiaketan berdinketa hirukoitza izan genuen, Kandido, Teresa eta Hemeretzihogeiren artean. Baina apustua egiten aurrena Andoaingo Kandido izan zenez bera dugu larunbateko irabazle bakarra. Zorionak Kandido, zuretzat dira OceanGlasses eguzkiko betaurrekoak. Igandean berriz, gizonezkoen estropadarekin beste berdinketa bat izan genuen Olaia eta Jesusen artean. Baina lehenengo postua asmatzeagatik, Markinako Olaia izan dugu irabazle. Zorionak Olaia, zuretzat dira OceanGlasses eguzkiko betaurrekoak. Besteok ez amore eman, datorren asteburuan ere apustu egiteko aukera izango duzue, San Miguel ligako azken txanpan. Joko honetako arauen eta sarien berri zehatzagoa hemenaurkituko duzue.

Kontxako irudiak 2010/09/13

Kontxako estropadaren biharamunean, GAZTEZULO aldizkarikoek egindako bideoa ekarri nahi dugu gurera. Ziur zuetako bat baino gehiago bideoan agertuko dela, bestela ez zarete oso urruti ibiliko. Gozatu honako irudiekin:

Urdaibai 2010eko Kontxako txapeldun! 2010/09/12

Urdaibai Kontxako txapeldun!

Bai, bai, bai Urdaibai! Aurten bai Bermeotarrek Kontxako Ikurriña preziatua lortu dute. Zorionak Urdaibai! Gaurkoan ordea, Orio izan da garaile. Honela Kontxako bigarren estropada Oriorentzat izan da, bigarren luze ikaragarri bat eginez eta denboraldi bukaera honetan sasoian daudela erakutsiz. Kaikuk berriz, ez du bere eguna izan eta helmugan 21 segundo galdu ditu. Laugarren San Juandarrak izan ditugu. Lehenengo txanda ere ikusgarria izan da, Hondarribia eta Astilleroren arteko borroka estuarekin, azkenean Hondarribia nagusi. Hona hemen lehenengo estropadako emaitzak. Eta 2010eko Kontxako Banderaren emaitzak hemen ikusi ditzakezue.

Aurten ere emakumezkoen Kontxako Bandera Galiziara 2010/09/12

Emakumezkoen III. Kontxako Bandera Galiziarentzat izan da 11:11-ko denborarekin. Getaria-Tolosa sailkatu da bigarren 17 segundura, Zumaia hirugarren eta Bizkaia laugarren. Aurtengo Kontxako Bandera Euskal Herrian geldituko zenaren esperantzak bagenituen baina bigarren luzean poparian Galiziarrak nagusi izan dira. Hurrengo urtean beharko du. Aupa neskak! Estropadako emaitzak hemen ikusi ditzakezue.

Getaria-Tolosa, Zumaia, Galizia eta Bizkaia 2010/09/11

Getaria-Tolosa neskak

Getaria-Tolosak, Zumaiak, Galiziak eta Bizkaiak jokatuko dute bihar 11:00etan emakumezkoen Kontxako III.estropada. Lehia estua izan da aurreneko hiru traineruen artean, eta bi segundutan hirurak sartu dira. Laugarren posturako ere egon da borroka nahiko, lau segundutan Bizkaia, Orio, San Juan eta Hondarribia iritsi bait dira. Azkenean Bizkaiak eskuratu du Kontxako Banderan arraun egiteko laugarren txartela. Beraz esan dezakegu Euskal taldeak nagusi izan direla ia bihar ere Kontxako Bandera Euskal Herrian gelditzen den. Hona emakumezkoen Kontxako sailkapen estropadako denborak.

Donostiako estropada eta EuskoTren 2010/09/10

Ez gara itsasoan gertatutakoaz bakarrik jardungo hemen. Itotzeko arriskua ez da itsasoan bakarrik izaten. Ito gintezke sagardotan, txakolinetan, san migeletan eta bestelakoetan... ito gintezke ezin aparkaturik gabiltzanean, kale beretik kotxez hiru bider pasa garenean... nahiz eta, aurtengo eusko tren liga oso ondo bukatu ez... Donostiako estropadan ere, bada euskotren. Beraz, Euskotren liga bezalaxe pasa behar baduzu Donostiako bigarren igandeko eguna, alegia ondo hasi eta gaizki bukatzeko asmoa edo arriskua baduzu, euskotren-ek zerbitzu berezia eskaintzen du. Igandean, askok, apustua, kartera, mobila, burua... galduko du, baina trenik ez dezala galdu.

Igande ona pasa, estropanet-eko kide guztion izenean. Gora arrauna!

Kiroljokoako apustulariek Kaiku ematen dute faboritotzat 2010/09/08

Kiroljokoako makinak

Kontxako Banderaren lehen jardunaldian Kaikuk Urdaibairi ateratako alde txikia ikusita, igande honetako garaipena oso irekia agertzen da. Hala ere, Kiroljokoako apustulariek Sestaokoen garaipena argiago ikusten dute, izan ere, iragarpenak ikusita faborito dira Bandera etxera eramateko, kontutan hartu beharreko aldearekin: Kiroljokoan jokatutako euro bakoitzeko 1,50 irabazi daiteke Kaikuren alde eginez, Urdaibairen alde, ordea, saria handiagoa izan daiteke, zehazki 2,50ekoa jokatutako euro bakoitzagatik. San Juan eta Orio ez dira alde batera utzi behar baina egia esateko apustuek tarte handia erakusten dute hauen eta bizkaitarren artean. San Juanen garaipena 15eurotan ordaintzen da eta Oriorena 50eurotan. Jarraian Kiroljokoak eskaintzen dituen apustuetako batzuk ikusi ditzakezue:

Gure lehiaketan parte hartu eta asmatu Kontxako Bandera nork irabaziko duen 2010/09/08

Heldu estatxa lehiaketa

Joan den igandean, gizonezkoen 2010eko kontxako lehenengo estropada jokatu zen eta honekin batera "estropa.net VII. Ikurriña". Beste behin ere berdinketa izan dugu, oraingo honetan Orioko "Txaga" eta Ondarruko "Amaia"ren artean. Baina Txagak apustua Amaiak baino lehenago egin zuenez bera da azken irabazlea. Zorionak "Txaga", zuretzat dira ikurrina honetako OceanGlasses eguzkiko betaurrekoak. Baina jokoak gurean ez du etenik eta datorren asteburuan berriz ere apustu egiteko aukera izango duzue. Larunbatean emakumezkoen Kontxako Sailkapena dela eta VIII. estropa.net ikurriña egongo da jokoan. Igandean berriz, gizonezkoen Kontxako Bandera egongo da jokoan eta IX. estropa.net ikurriñan apustu egin dezakezue. Egun bakoitzean OceanGlasses eguzkiko betaurrekoak irabazteko aukera izango duzue. Joko honetako arauen eta sarien berri zehatzagoa hemenaurkituko duzue.

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: