Nor sailkatuko da Kontxarako?
Ostegun honetan, Irailak 2, gizonezkoen Kontxako sailkapena jokatu da Donostiako badian. Guztira 24 traineru lehiatuko dira, jokoan dauden 7 tokiak lortu nahian. Sailkatzen diren zazpi traineruak Donostiarrarekin batera, datozen bi igandeetan Kontxako Banderan arraunean arituko dira. "Heldu estatxa!" arraun lehiaketak ez du aukera hau galdu nahi eta oraingo honetan ere jokatzeko aukera emango dizue. Gurean ohikoa den bezala osteguneko sailkatze estropadaren lehenengo zazpi sailkatuak asmatu behar dira. Dakizuen bezala irabazleak, Ocean Glasses eguzkiko betaurreko batzuk jasoko ditu opari. Ez ahaztu, ostegun gauean bertan, behin sailkatuak nortzuk diren dakigunean, iganderako apustua argitaratuko dugu. Joko honetako arauen eta sarien berri zehatzagoa hemen aurkituko duzue.


