Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 September 02 "Kontxako badiatik, dator notizia!"
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

"Kontxako badiatik, dator notizia!"

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/09/02 23:52

"Zezen bat izan dela genioz bizia...." San Juandarrak indartsu irten dira Donostiako estropadako burladeroetatik. Nola irten gainera (19:41). Urte osoan eman duten maila ederrari, ginda ezin hobea jarri eta igandeko estropaderako, gogoz, indarrez eta ilusioz gainezka izango dira.

Ondoren, Mirotza iritsi da hegan (19:57). Oriotarrak, ez zuten kale egin behar, eta proelaren ipurdiko tosta ahutsi arren, ez dute kalerik egin.

Txapelketa guztiak irabazi dituen Kaiku izan da sartzen hirugarrenak. Bermeotarrak, azken asteburuetako mailari eutsi eta barruan dira.

Hondarribikoak berriz, alardeko tiroen gisara, ziztu bizian, ia urteko estropadarik onena eginda, kontxako estropadan izango dira.

Astillero berriz, sartu eta ez sartu zen kiniela guztietan, baina barruan dira Salsamendiren mutilak.

Zazpigarrenak berriz, urtea salbatzeko beharra zuten Pedreñarrak izan dira.

Hona hemen 2010eko Kontxako Sailkapen estropadaren emaitzak.

Eta bai, kanpoan geratu direnak, San Pedro eta sorpresarik nabarmenena, kastrok izan da. Kantabriarrak, azken estropadan etxean irabazi ondoren, kontxako banderako hautagai sendo izatetik, Donostiako portutik gozatu beharko dituzte estropadak Camargo, Chapela, Tiran, Zumaia, Isuntza, Santurtzi, Amegrove, Zarautz, Zierbena, Samertolameu. Deustua, Getaria, Trintxerpe, Hibaika etaLuanco-rekin batera.

Datorren igandean, goizeko 12:00etan hasiko da Kontxako estropadako lehen txanda.

Lehen txandan: Kaiku, Astillero, San Juan eta Donostiarra

Bigarren txandan: Orio, Urdaibai, Hondarribia eta Pedreña.

Kartak mahai gainean daude. Nork joko du enbido?

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: