Lekeitioko estropadetan Zumaia eta Bizkaia nagusi
Lekeitioko San Antolin festetan estropadak jokatu ziren atzo. Jokoan Isuntzako XXXII. Ikurriña eta Emakumezkoen Ikurriña. Gizonezkoetan, Zumaia izan zen nagusi eta ondoren Zierbena iritsi zen lau segundutara. Emakumezkoei dagokionez, berdintasun handia izan zen. Argazkian ikusten den bezala, Bizkaia, Orio eta Hondarribia segundu bakarrean iritsi ziren eta San Juan 5 segundutara.
Sekulakoa izan zen helmugaratzea. Gero epaileek Hondarribia kaleratu omen zuten, beraien kaletik ez sartzeagatik. Honela, emakumezkoen Kontxako kanporaketara begira, berdintasun ikaragarria lau talde hauen artean. Hona hemen Lekeitioko estropadetako emaitzak.



Euskotren 2010. Galicia garaile
http://www.ligasanmiguel.com/noticias/ver.php?id=es&n=1283782491&desde=