Gipuzkoako Arraunaren Ekitaldiak hainbat arraunlarien ibilbidea azpimarratu zuen
arraunaren iragana, oraina eta etorkizuna uztartu zituen. Zumaian, oraintxe amaitu berri duen 30 urteetako ibilbideagatik ere garaikurra jaso zuen.
Aulki mugikorrean nabarmendu ziren Angel Benito Elizalde eta Eulogio Genova, 1983an munduko txapeldun geratu zirenak, Juan Mari Lacoste eta Jose Antonio Jauregirekin batera sarituak izan ziren Donostia Arraun Lagunaken proposamenari esker.
Javier Puertas oriotarra eta Luis Mari Lasurteti eta Joxerra Oyarzabal bikotea ere bertan izan eta bere garaikurra eta bertakoen esker ona eraman zuten.
Erroman 1960ko Joko Olinpikoetan partea hartu zuten Faustiano Amiano, Trinido Vaqueriza, Santiago Beitia, José Ibarburu, Iñaki Alcorta, José Mª Aristegi, Manolo Ibarburu, José Luis Almandoz, José Antonio Almandoz, Iñaki Egibar ,Jesús Maria Leizeaga eta Javier Belarek ere merezitako errekonozimendua eraman zuten.
Jose Angel Lujanbio patroiak (1949-1998) ere saritua izan zen.
Arraunlari ohiak: Luis Mari Olasagasti (Zumaia), Ángel Benito Elizalde, Eulogio Génova, Juan Mari Lacoste y José Antonio Jauregi (Donostia Arraun Lagunak), Javier Puertas (Orio), Luis Mari Lasurtegui y Joxerra Oyarzabal (Pasai Donibane), Erroman joko olinpikoetan parte hartu zuen Ur kirolakeko zortzikoa eta Jose Angel Lujambio.
Gaur egungo arraunlariak: Hondarribiako aulki mugikorreko neska eta mutilak, Getaria-Tolosako neskak, Gipuzkoako traineruko nesken selekzioa, Getaria (KAE2), Donostiarra (KAE1), Orio (TKE).


