ABE 2011 ligako bilera Zarautzen.
Larunbatean Zarautzen ospatu zen bileran Lapurdiko ENDAIKA eta IBAIALDE; eta Bizkaiako ARKOTE, GETXO eta LUTXANA-DEUSTU elkartu ziren.
Jorratutako gaien artean, hauek izan ziren garrantzitsuenak:
- Estropaden egutegia.
- Arauak onartzea
- ABEn beste Elkarte batzuen balizko partehartzea.
2011ko ligarako behin behineko egutegia 7 estropadek osatzen dute, horietako 5 Bizkaian jokatuko dira, eta beste biak, berriz, Iparraldean. Dena den, beste bi elkarteek hartu dezakete parte ABEn, Zierbena (Bizkaia) eta Fortuna (Gipuzkoa), beraz egutegi hau berrikusi beharko litzateke. Elkarte bakoitzak, gutxienez estropada bat antolatu beharko du, eta posible izanez gero, elkartea kokaturik dagoen herrian. Oraingoz, hau da estropaden behin behineko egutegia:
- Txingudiko Bandera (HENDAIAn, apirilaren 30ean)
- Sestaoko Bandera (SESTAOn, ekainaren 2an)
- Karmengo Bandera (PLENTZIAn, uztailaren 16an)
- Portu-Zarra Bandera (GETXOn, abuztuaren 13an)
- San Agustin Bandera (ERANDIOn, abuztuaren 27an)
- Lemoiz Bandera (ARMINTZAn, urriaren 15ean)
- Baionako "Zubiak" Bandera (BAIONAn, urriaren 29an)
Elkarte berriei dagokionez, Arkoteko ordezkariaren hitzetan, ez du nahi elkarte berriek, oraingo giro on eta jatorra zapuztea, lehia besterik bilatzea.
Arauei dagokionez, argi utzi nahi dute helburu nagusia arraun egiteadela, giro ona mantentzea, lehiakortasun hutsa alde batera utzi nahi da. Ez dute nahi arraunlari profesionalen topagune izatea, duela 25-30 urte irabazitako banderak berriro irabaztea (edo irabazi ez zirenak irabazten ahalegintzea). Horretarako, bakoitzak egunerkotasunean trabaz jabetzen dira (lana, familia...) eta astean bi egunez entrenatzea nahikoa dela iruditzen zaie, eskatzen eta espero den kirol maila emateko. Dena den, bakoitzak nahi duen maiztasun eta askatasun osoarekin entranatzeko aukera du (korrika, ergometroa...)
Koadrilen osaketari dagokionez, hau da bileran adostu dena:
- 45 urtetik gorako arraunlariak.
- Gutxienez 10 urte eramatea arraunean jardun gabe (TKE, KAE1, KAE2)
- Gehienez 45 urte baino gutxiagoko hiru arraunlari onartuko dira, baina 38 urte baino gorakoak, eta arraunketa (TKE, KAE1, KAE2) utzi zutela 8 urte ,gutxienez, pasa iizan behar dira
- Arraunlari neskak onartuko dira, aldez aurretik beste elkarteei honen berri eman bazaie.
- Arraunlari guztiak federatuak izan behar dira.
- Arraunlari guztiek denboraldi hasieran, azterketa mediku bat gainditu beharko dute, eta elkarteek ziurtagiri hauek aurkeztu beharko dituzte.
- Aurreko puntua betetzen ez duten arraunlariek ezin izango dute parte hartu.
- Elkarteek denboraldia hasi baino lehen arraunlarien zerrenda bat aurkeztu beharko dute.
- Dena den, elkarte bakoitzaren egoera berezia aztertu eta kontuan hartuko da.


