Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 December 23 1.000.000 euro emango ditu Gipuzkoako Diputazioak Orioko Teknifikazio Zentrorako
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

1.000.000 euro emango ditu Gipuzkoako Diputazioak Orioko Teknifikazio Zentrorako

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/12/23 16:00
redondo.jpg
2010 eta 2011 urteetan, 600.000 euro emango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo, abenduaren 22an, sinatutako hitzarmenaren arabera; gerora, beste 400.000 euro

Atzo eguerdian bertan, 12:30ean, sinatu zuten Jon Redondo Orioko alkateak, eta Iñaki Galdosek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, Arraun eta Piraguismo Teknifikazio Zentrora bideratutako diru laguntzen zenbatekoa jasotzen duen hitzarmena.

Egindako akordioaren arabera, 600.000 euro emango ditu Diputazioak 2010 eta 2011 urteetan: 120.000 euro urtea bukatzerako eta 480.000 euro datorren urtean. Horrez gain, aurrerago beste 400.000 euro emango dituela jakinarazi du Iñaki Galdos Kiroletako Gipuzkoako Foru Diputatuak.

Redondoren hitzetan, lehenik eta behin eskerrak eman behar zaizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari, krisi garaian ere, diru-laguntza emateko prest izan delako. Gogora ekarri du, baita ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Zuzendari Iñaki Ugarteburuk egindako hausnarketa: Diputazioa ezin dela herri bakoitzean kirol instalazioa eraikitzen hasi eta laguntzen zituztenak probintzia osorako izan behar zuela. Orioko Udalak Gipuzkoa osorako proiektua egin duela adierazi du Redondok.

Galdosek diru-laguntzaren iturriak zein diren azaldu du gero: bi tokitatik hartuko du dirua Foru Aldundiak, 600.000 euro, 2008an abian jarri zen kirol instalazioen foru planetik; eta 400.000 euro, krisiaren aurkako planetik.

Orioko alkateak aditzera eman zuenez, 2012 urteko urtarrilerako lanak bukatuta egotea espero da. Bere arabera, hasiera zaila izan bada ere –itxura denez, zimenduak uste baino eskasagoak zituen arraun elkarteak eta atzeratuta doaz lanak–, behe solairuko zolarriak eginda daude eta laster batean gorantza eraikin berria altxatzen hasiko dira. Instalazio berriak lau solairuko altuera izango du, eta 5.800 metro karratuko azalera

Arraun eta Teknifikazio Zentroak duen 5.000.000 euroko aurrekontuaren gainerako zatiaz galdetuta, Udalak Eusko Jaurlaritzaren Arrantza Sailetik eta Kirol Sailetik ere diru-laguntza jasoko duela esan du Redondok. Madrileko Kirol Segurtasuneko Kontseiluan ere atea jo dutela gehitu du Redondok, azkenik.Zentro berriak, teknifikazio gela ezberdinak izango ditu, gimnasioa, hipoxia ganbara eta kiroilarientzako hirurogei oheko  aterpea.Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako federazioek izango dute lehentasuna, eta Orioko elkarteak, berriz, bere gunea izango du.

 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: