Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 December 23 ‘Itsasoko erromesak’ ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute arratsaldean Orioko Kultur Etxean
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

‘Itsasoko erromesak’ ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute arratsaldean Orioko Kultur Etxean

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/12/23 15:32
erromesaldia.jpg
2007ko udan Oriotik Santiagora itsas erromesaldia egin zuten oriotarrek traineruan. Oraina, erronka hura jaso eta gaur arratsaldean Orioko Kultur Etxean aurkeztuko dute.
Bidaia hasieratik bukaerara arte filmatu zuten, bi kamerarekin; batak, itsasotik jarraitzen zien eta besteak, lehorretik. «Garbi geneukan erromesaldiaren ikus-entzuteko testigantza jaso nahi genuela», azaldu du abenturaren koordinatzaileetako bat izan zen Juan Angel Garmendia Xarpasek. Irudiak Andoaingo Zine eta Bideo Eskola ikasleek jaso zituzten, eta ikus-entzunezkoa sustatzailearen seme Urtzi Garmendiak ekoitzi eta muntatu du. Parte-hartzaileen adierazpenak eta sentipenak tartekatzen dituen kronika da Itsasoko erromesak lana. «Zirrarak, barreak, emozioak, poz malkoak… Polita izan da hiru urte geroago bidaia gogoratzea. Oso zaila da 35 orduko materiala 80 minututan laburtzea, baina emaitza txukuna geratu da». Hasiera batean, arraunlarientzat oroigarri izateko asmoa zuen ikus-entzutekoak, baina gero eta oihartzun gehiago izaten ari da. Dena dela, oraindik ez dute erabaki aurrera begira zein pauso emango duten. Donejakue Bidea oinez egin ondorez, itsasoz egin nahi zuela komentatu zion lagun batek Juan Angel Garmendiari. Euren arteko solasaldietan gaia behin eta berriz azaltzen zela-eta, azkenean taldetxo bat osatu eta bidaia antolatzeari ekin zioten. «Ibilbidea zehaztu, egun horietan zein kaietan geratu, herri horiekin harremanetan jarri… Nahikoa lan egin genuen lehorretik ere», nabarmendu du Garmendiak. Honek Karela kiroldegian lan egiten duenez, inguruko jendeari proposatu zion proiektua eta, hala, 22 arraunlari elkartu ziren abenturarako. Gehienak oriotarrak, nahiz eta tartean bi aiar, zarauztar batek eta villabonatar bat zeuden. 2007ko uztailaren bukaeran abiatu ziren eta 13 itsas etapatan osatu zuten Donejakue Bidea.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: