Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 December 24 Eneko Dorronsoro: "Izugarria da arraunlariek elkarrekin sufritzeko duten ahalmena"
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Eneko Dorronsoro: "Izugarria da arraunlariek elkarrekin sufritzeko duten ahalmena"

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/12/24 13:40
ttaup.jpg
Zumaia, kostaldeko herria. 2007ko negua arraun elkartean. Traineru denboraldia udan jokatzen da, baina prestaketak hasiak dira dagoeneko. Entrenamendu gogorrak, konpetentzia, deskarteak. Guztiak traineru berean. Hamahiru mutil, eta beraien asmoak, zalantzak, ilusioa. Denboraren distantziatik atzera begira, traineruak itsasoan utzitako arrastoa da dokumental hau. 2007ko denboraldi hartan Zumaiako arraunlariekin bizitakoa. Entrenamenduz entrenamendu, estropadaz estropada... TTAUP, TTAUP! Arraun kolpeka.

Eneko Dorronsoro Zumaian sorut zen 1978an. Zine eta gidoigintza ikasketak Barcelonan burutu zituen. Geroztik telebista eta zinea ditu ogibide.

 Zuzendutako lanen artean, "Olarro" laburmetraia (2007) eta "Karidadeko Benta. Lehengo munduaren azkena" ordubeteko erreportaje musikala (2008). Euskal Telebistako "Brinkola" eta "Pilotari" telesailetan eta "Eutsi!" nahiz "La máquina de pintar nubes" pelikuletan zuzendaritza taldean hartu du parte, besteak beste.

"TTAUP, TTAUP! Arraun kolpeka" du bere lehenengo dokumentala.

 

Zerk eraman zaitu arraunari buruzko dokumental bat egitera?

Ni zumaiarra naiz, eta arraroa badirudi ere inoiz ez dut arraunik egin, nahiz eta fubolean ibilia naizen. Baina arrauna oso gertuko sentitu izan dut beti, txikitatik erakarria sentitu naiz, beti izan dut bihotzean. Gainera 1978an jaioa naizenez Telmo Deumaren urte gloriosoak disfrutatzeko aukera ere izan dut. Arrauna beti izan dut buruan, eta baita ere bere inguruan zerbait egitokoa, hasieran ez nekien zer: fikzioa... eta azkenean dokumental hau sortu dut.

Nondik dator Ttaup Ttaup izena?

Ia dokumentala bukatzen ari nintzela bururatu zitzaidan. Txikitan patroiak erritmoa markatzeko "ttaup ttaup" esaten zuela iruditzen zitzaidan, nahiz eta gerora arraunlariren batek "taup raup" ohikatzen duela esan arren. Gainera "ttaup ttaup" horrek taupadarekin ere zerikusia du, eta hitz joko polita iruditzen zait.

Non eskaini duzu dokumentala?

Aurtengo Donostiako festibalean estreinatu dugu. Eta festibala amaitu eta 15 egunetara, gutxi gora behera, Zumaian proiektatu dugu. Gainera Donostian proiektatzeko baldintzetako bat aurretik estranatu gabea izatea zen.

Eta orain non eta nola “mugitzeko” asmoa duzue?

Kostaldeko herrietan mugitu daitekeela uste dugu, bai Zumaian, Zarautzen, Orion, Hondarribian… Kultur Etxeetan. "Ttaup ttaupen" azaltzen dena urte betez Zumaian grabatutakoa izan da, baina arrauna bizi eta praktikatzen den herri guztietan antzeko egoerak emango dira, nahiz eta protagonistak aldatu; beraz harrera ona izan dekeela uste dut.

Gainera sorpresa batzuk ere eraman ditugu: Kaliforniatik ere deitu digute, dokumentalaren berri izan dutela, eta festibalen batean proiektatu ere, han ere, nonbait, arrauna (aulki mugikorra uste dut) praktikatzen omen dutelako. Eta lehen esan bezala, entrenamenduetan bizitzen dena leku askotan eman daiteke.

Lagun baten bitartez ere Ingalaterratik ere deitu didate. Beraz, hasieran pentsatu eta imaginatu gabeko bideak ari da hartzen.

Urte bete eman duzu arraunlariekin, nolakoa izan da izan duzuen harremana?

Oso ona, primerakoa. Beraien arteko beste bat bezala hartu naute. Gainera kamara aurrean zutela ahaztu dira eta hori onuragarria izan da dokumentalarentzako. Danetik egitea ere tokatu zait, botilak eraman, psikologoa….

Gerora, arraunlari batek aitortu zidanez, igande goiz batean nire kamararekin entrenamendura azaldu nintzenean hartu ninduten aintzakotzat. “hi hau serio ziak bere dokumentalarkin, hemen ez zegok bromarik”

Hainbeste denbora arraunlari artean pasa eta arraunaren beste aldea ikusi eta gero zer irudi duzu arraunaz? Zerk eman dizu atentzioa?

Izugarria irudit zait “talde” bat izatea. Guztiek berdina egitea, batek egiten duena bestearengan duen eragina, elkarrekin sufritzea, elkarren arteko errespetoa… Ez dut horrelakorik leku askotan ikusi.

 

Eneko Dorronsoro eta bere lanari buruz informazio gehiago nahi izanez gero: http://ttaup.com

Trackback (URI)

itsas lazterra

Honek bidalia Erabiltzaile anonimoa Non 2010/12/28 01:30
earra pelikula!

DVDa EROSI LITEKE

Honek bidalia Xabier Arregi Non 2010/12/31 11:47
Dagoeneko salgai daukate dokumentalaren DVDa. E-mail helbide batera mezu bat bidali eta etxera bidaltzen dute kopia bat: tuntuxa@tuntuxa.com

Bestela, Zumaian ere eros liteke Eroski aurrea dagoen bulego batean (TUNTUXA). 10€-ko prezioa du eskura erosiaz gero, bulegoan bertan. Azpitituluak ditu gazteleraz, frantsesez eta inglesez. Prezioa merkea eta dokumentala, oso ona.
Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: