Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 December 24 ZAEk urteroko zozketa handia egingo du ostiralean
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

ZAEk urteroko zozketa handia egingo du ostiralean

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/12/24 00:13
zarautz.jpg
Gabon gaua familiarekin ospatu aurretik ZAEk zarauztar guziak gonbidatu nahi ditu ZAEko urteroko zozketa handian parte hartzera eta horrela, sari ederra irabazteko aukera izateaz gain, Klubaren diru beharretan laguntzera. Aurtengo denboraldiari begira erronka garrantzitsuak dituzte Zarautz inguruan: alde batetik, TKE mailatik jaitsi izanak berriz ere harrobia lantzeko paradan jartzen dituzte eta bestetik, denboraldi honetarako neska koadrilatxo bat arraunean hasi izanak ilusioz betetzen ditu.

Klubaren plantilak sendotzeko asmotan dabiltza. Gazte mailetan denboraldi aurreko lehen lehiaketak hasi dira, baina liga hasi aurretik oraindik badago denbora arraunean hasi eta estropadetan lehiatzeko. Horregatik gazteen gabonetako opor hauek aprobetxatu nahi dituzte, maila guztietako arraunlariak gonbidatu eta horrela ontzi gehiago osatzeko (infantilak 12 eta 13 urte artean, kadeteak 14 eta 15 urte artean, jubenilak 16 eta 17 urte arte eta seniorrak 18tik aurrera). Maila bakoitzean talde bana ziurtatuta dago baina jendea izanda, zarauztarren nahia maila bakoitzean bina talde ateratzea litzateke. Materiala badago, entrenatzaile eta prestatzaileak ere bai, eta baita erakusteko gogoa ere.

Lehenengo aldiz hasi diren 6 neska ere badabiltza, oso gustura ibili ere, eta une honetan beste hainbeste hurbilduko balira (16-18 urte ingurukoak) pare bat urteko epean Zarautzen nesken trainerua ateratzeko moduan lirateke.

Senior mailan berriz, etorkizuna ziurtatze aldera, udan bi trainerurekin lehiatzeko erabakia hartu du klubak. Gaur gaurkoz 27 arraunlari eta 2 patroiko taldea ari da lanean eta bi ontziekin lasai ibiltzeko (KAE-1 eta KAE-2 mailatan) beste 7-8 arraunlari behar lituzkete. Horregatik, bertako harrobia egiteko asmotan Zarautz edo inguruko arraunlariak nahi dituzte bertako gazteekin aritzeko. Hori horrela, dei egiten diete 18 urtetik gorako mutilei taldean sar daitezen. Deialdia lehen arraunean ibilitako eta inoiz arraunik ukitu ere egin ez duten guztiei zabalduta dago. Etortzen denak jakin beza,gustura hartu eta jarraituz gero, udan zehar batean eta bestean estropadak jokatu eta kostaldea ezagutzeko aukera izango duela Zarauzko Enbata traineruan.

Harremanetan jartzeko, deitu 688688200 telefonora, zae001@gmail helbide elektronikoan mezu bat idatzi edo arratsaldetan 7tatik 9aldera arte, udal kiroldegiko Halterofilia ondoko gimnasioan ZAEko entrenadoreren batengatik galdetu.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: