Gabonetako Loteria Orion eta Kaikun
Orio Arraunketa Elkartean jokatu den zenbakian, 10.610, botatako gaina tokatu da,
partizipazio bakoitzeko 5 euro.
Kaikun, berriz, jokatutako 70.144 zenbakiko partizipazio bakoitzak, edo lau eurotako boletoak, 20 euroko saria du.
Orio Arraun Elkarteko partizipazioa dutenek botatakoa kobratu nahi izan ezkero datorren 2011eko urtarrilaren 2tik aurrera “Caja Laboral-Euskadiko Kutxa” Orion duen bulegoetatik pasa daitezke.
Kaikuko zenbakia dutenek, berriz, "Caja Laboral-Euskadiko Kutxako" edozein bulegotan kobratu dezakete datorren abenduaren 30etik aurrera.



Kaikuko saria