Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2011
 

Sarrerak: 2011

Gipuzkoako Arraunaren XI. Gala ospatu da 2011/12/20

Gaur arratsaldean 2011ko Gipuzkoako Arraunaren XI. Gala ospatu da Donostiako Kirol Etxeko ekitaldi aretoan. Bertan aurtengo sariak banatu dira. Hauek izan dira saridunak: Alberto Etxarte eta Olaia Martinez, Munduko Itsas Arraunketa Txapelketako txapeldunordeak; Getaria-Tolosa Gipuzkoako emakumezkoen II. Traineru Ligako txapeldunak; Getaria A.E. KAE-2 Traineru Ligako txapeldun Gipuzkoarrak; Donostiarra-Kaiarriba A.E. KAE-1 Traineru Ligako txapeldun Gipuzkaorrak; Hondarribia A.E. TKE Ligako Txapeldun Gipuzkoarrak; Euskotreneko zuzendari nagusia; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol departamentua; Gipuzkoako klubetako boluntarioak; eta Kirolarekin-eko boluntarioak. Zorionak guztioi!

Bihar emango zaio hasiera Aulki Mugikorreko denboraldiari 2011/12/09

Hondarribiako jaitsiera 2012

Bihar, Abenduak 10 larunbata, 2012. urteko Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligari hasiera emango zaio, Hondarribiako jaitsierarekin. Estropadak arratsaldeko 15:00etan hasiko dira eta bertan 75 ontzik arraun egingo dute. Berez bigarren jardunaldia behar zuen honakoa baina joan den Abenduaren 5ean jokatu behar ziren estropadak bertan behera gelditu ondoren biharkoa izango da aulki mugikorreko denboraldiaren estreinaldia. Hona hemen parte hartzaileak:

KAE Ligan ez da dopin kasurik eman 2011/11/27

2011ko denboraldian zehar egin diren 83 kontroletan ez da positibo kasu bakarra ere agertu. Kontrol guzti hauetatik 33 lehiaketan zehar egin dira eta beste 50 kontrol lehiaketatik kanpo egindakoak dira. Iazko denboraldiarekin alderatuz 54 kontrol gehiago egin dituzte batez ere lehiaketatik kanpo. Zenbaki hauek, TKE elkartea urtetik urtera dopinaren aurka gogorrago dabilela erakusten dute, eta horretarako eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen dituela.

 

Hondarribia Arraun Elkartearen urrezko intsignia Mikel Orbañanosentzat 2011/11/26

Mikel Orbañanos 10 urte Hondarribian

Bihar azaroak 26 larunbata, Hondarribia Arraun Elkarteak azken lau urteetan (2008-2011) irabazitako banderen bedeinkapena ospatuko du. Bazkaria Ardoran jatetxean ospatuko da. Eta bertan, Mikel Orbañanosi Hondarribai A.E.-ren urrezko intsignia emango zaio, taldean 10 urte igaro dituelako. Mikel, Ama Guadalupekoaren arraunlari eta entrenatzaile izan da eta garaipen ugari lortu ditu, nabarmenenak: 2005eko Kontxako Bandera eta 2006ko TKE liga. Zorionak eta urte askotarako Mikel!

Zierbenak irabazi du beteranoen ABE liga 2011/11/11

Zierbena 2011. urteko ABE ligako txapelduna

Joan den igandean Baionan jokatu zen 2011. urteko ABE (Arraunlari Beteranoen Elkartea) ligaren azken estropada. Bertan Arkote nagusitu zen baina garaipena ez zen nahikoa izan Zierbenatarrei liga kentzeko. Aurtengoa ABE ligaren laugarren edizioa izan da eta guztira zazpi talde parte hartu dute: Zierbena, Arkote, Getxo, Lutxana-Deustu, Sestao, Fortuna eta Ibaialde. Eta bi talde gonbidatu izan dira: Pontejos eta Endaika. Zorionak guztiori, horren sasoitsu eta gogotsu aritzeagatik. Jarraian ligako sailkapena ikusi dezakezue:

Santurtzik gaur aurkeztuko du 2012ko denboraldia 2011/10/27

santurtzi logo.jpg

Gaur arratsaldeko 7etan, Santurtzik 2012ko denboraldiaren aurkezpena egingo du.

Aurkezpenean Itsasoko Amaren entrenatzaile eta prestatzaile fisiko berriak izango dira, Pedro Gabancho eta Ramon Quintana. Beraiekin batera zuzedaritzako kideak ere izango dira, Jose Antonio Exposito presidentean buru delarik.

 

 

 

Orio arraunketa elkarteko hauteskunde batzordeak Ibon Huegun aldarrikatu du presidente 2011/10/27

ibon huegun.jpg
(2011/12 – 2015) Presidente eta Gida-Batzorde hautaketarako HAUTESKUNDE BATZORDEA osatzen duten partaideek, (2011-09-23-ko Ezohiko Batzarrean aukeratuok), Orio AE-ko Estatutoak agindu eta Ezohiko Batzarrean onartu zen Hauteskunde-Egutegiaren epea bete denez, honako hau egiaztatzen dute: Hautaketara aurkeztu den HAUTAGAI-ZERRENDA bakarrak, Orio AE-ren Estatutoak agintzen dituen baldintza guztiak betetzen dituela eta lau urterako (2011/12-2015), ALDARRIKATUAK izan direla, PRESIDENTE eta GIDA-BATZORDEko partaide bezela. Hauxek dira:

Alberto Etxarte Munduko Yola Txapelketan bigarren 2011/10/25

San Pedroko arraunlariak  Munduko txapeldunordetza erdietsi du, joan den asteburuan Barin (Italia) jokatutako Munduko Yola Txapelketan. Emaitza bikain hau Skiff modalitatean lortu zuen Etxartek, 8 kilometrotako estropada gogor baten ondoren eta irabazlearengandik 4 segundutara bakarrik gelditu zelarik. Honela, Etxartek iaz Estanbulen lortutako 2.postua errepikatu du. Bejondaiola! Zorionak! Txapelketako emaitzak hemen dituzue ikusgai.

Bolo-bolo zebilen bigarren hautagai zerrendakoek atzera egin dute 2011/10/21

agustin gorka orio.jpg
Orio Arraun elkarteko hauteskundeetara bolo-bolo zebilen bigarren zerrenda bat ere aurkeztekoa zela. Epea bukatu bezperan, jakinarazi dute zein ziren zerrenda horretako izenak eta zein zen beren proiektua, baina azkenean atzera egin dute. Gauzak horrela, Agustin Zalduak aurkezteko asmoa zuen zerrenda aurkezten ez denez, eta beste inor aurkezten ez bada, Ibon Huegun buru duen zerrenda izango da zuzendaritza batzorde berria osatuko duena, eta ondorioz, Huegun bera izango da presidente.

Kaikuko Asier Zurinaga 2011ko patroi onena 2011/10/19

Asier Zurinaga 2011ko patroi onena

Gaur urriak 19 banatu da Zarauzko Ondartza elkartean 2011ko Patroi Onenaren Mapfre saria. Zurinagak 31 puntu bildu ditu denera, bigarren sailkatuak baino 10 puntu gehiago. Hondarribia Orsako Joseba Amunarriz, hain zuzen ere. 3. postua Urdaibaiko bikoteak lortu du: Lur Uribarren eta Gorka Aranberri. Bikote horrek 15 puntu lortu ditu. Patroi onenaren saria erabakitzeko ondoko datuak biltzen dira GPS-aren bitartez: batetik ontziek arraun egin duten txandan osatutako distantzia osoa, metrotan. Eta bestetik, ziabogak osatzeko behar izan duten denbora. Lehen neurketak, aurkariek baino metro gutxiago ze ontziko patroik egin duen esaten du. Bigarrenak, aldiz, ziaboga egiteko behar izan duen denbora erakusten du. Horretarako, ziaboga egiten hasi aurretik hasten da neurketa, 50 bat metro lehenago, eta ziaboga egin ostean bukatu, 50 bat metroko tartea osatu ostean. Datu honek ziaboga egiten hasi denean ontzia ze abiaduran doan, ziaboga nola eman duen, eta irteeran lortu duen abiaduraren berri ematen du.

 

 

ABE ligako azken aurreko estropada Arkoterentzat 2011/10/19

arkote abe.bmp

Joan den larunbatean Armintzako IV. beteranoen traineru estropada jokatu zen eta bertan Arkote izan zen garaile. ABE (Arraunlari Beteranoen Elkartea) ligako zazpigarren estropada puntuagarria izan zen. Ligako lehen hiru taldeak Zierbena (47 puntu), Arkote (41 puntu) eta Getxo (36puntu) dira. Honela estropada baten faltan, Zierbena dugu ligako txapeldun eta nahiz eta Arkotek oraindik aukerak izan ezusteko handi bat gertatu beharko da Zierbenak txapela galtzeko. Beraz txapelduna nor den Baionako azken estropadan ikusiko dugu, Azaroaren 5ean, goizeko 12:00etan.

Oraindik ez dago hautagairik Orioko arraun elkarteko zuzendaritzarako 2011/10/07

orio zuzendaritza.jpg

Orioko Arraunketa Elkarteko Hauteskunde Batzordeak jakinarazi du oraingoz ez dutela zuzendaritzarako hautagai zerrendarik jaso.
Ohar bat kaleratu du, herrian sortu den «interes, jakinmina eta urduritasuna» dela-eta, elkartearen egungo egoera argituz.

Aginagan etxekoak garaile 2011/10/03

Aginagako V. Trainerilla Txapelketa 2011

Joan den larunbatean San Praixkutako jaietan urtero legez, V. Trainerila txapelketa jokatu zen Aginagan eta lehenengo aldiz etxekoak nagusitu ziren (Oriok eta Kaikuk bina garaipen dituzte), 7:58 denborarekin. Atzetik sailkatu zen Hondarribia bi segundora, Kaiku hirugarren  7 segundura , eta atzetik geratu ziren, Getaria, San Pedro, Orio, Zarautz eta Igeldo Herria. Aipatzekoa bertan egondako giro aparta!

Zumaian jarraituko du Xanti Zabaletak 2011/09/30

santizabaleta.jpg

Duela bizpahiru aste Zumaiako arraun elkartea uzteko asmoa agertu bazuen ere, hausnarketa egin ondoren, jarraitzeko prest dagoela jakinarazi dio Xanti Zabaletak klubeko zuzendaritzari.

Kirol merituari brontzezko domina Vaquerizarentzat 2011/09/29

Josetxo Fernandez Vaqueriza

Jose Fernandez Vaqueriza jauna ezaguna da arraun munduan. Egun Espainiako Arraun Federazioko lehendakari orde eta Euskadiko Arraun Federakundeko lehendakaria da. Vaquerizak urte asko daramatza arraunari lotuta eta egindako kirol merituaren omenez brontzezko domina jaso du Espainiako Kirol Goi Kontseiluarengandik. Ospakizun berdinean beste bi gizonek jaso dute domina, Tomas Lanzarote eta Fernando Climent, azken honek urrezko domina jaso duelarik.

Hauteskundeak Orioko Arraunketa Elkartean 2011/09/29

Orio

Joan den Irailaren 23an ospatutako ez ohiko batzarrean, Orioko aurtengo zuzendaritzak ez zuen bazkideen babesik jaso eta dimititu egin zuen. Honela ez ohiko batzarrean bertan, hauteskunde-batzordea izendatu zen eta hauteskunde-egutegia aprobatu. Beraz orain eta Urriak 21 bitartean, hautagai zerrendak aurkezteko epea zabalik dago. Urriak 26 hautagai zerrenden aldarrikapena egingo da eta hautagai zerrenda bat baino gehiago aurkeztu ezkero hauteskunde eguna finkatuko da.

 

Antidopin agentziak Urdaibaik erabilitako botika batzuk ontzat jo ditu 2011/09/21

Deia egunkariaren bidez jakin dugunez, Guardia Zibilaren antidopin agentziak Urdaibai taldeari egindako antidopin azterketako txosten batean dio Urdaibaik erabilitako botikak debekatutako osagairik ez dutela. Hala ere, argi-ilunak daude oraindik "Estrobo" operazioan atzemandako botiken artean, EPO eta albumina atzeman omen zituzten, eta hauek bai debekatutako produktuak dira. Beraz, auziak oraindik zabalik jarraitzen du Gernikako bigarren epaitegian.

Portugalete eta Zierbena TKE Ligara igo dira 2011/09/18

portugalete tke ligara.jpg

Bi traineru bizkaitarrak San Miguel Ligan izango dira 2012ko denboraldian. Oriok bigarren denborarik onena lortu du eta 'Urdaibai auzia' erabakitzea itxaron beharko du bere etorkizuna ezagutzeko.

Portugaletek eta Zierbenak TKE Ligara igotzea lortu dute plan off-eko bi jardunaldia jokatu eta gero. "Jarrillera" ontziak 10 puntu lortu ditu etxean jokatutako estropadan denborarik onena lortu eta gero; beste ontzi bizkaitarrak, Zierbenak, bigarren postua eskuratu du 8 punturekin. Bi traineruek abantaila erosoa lortu zuten Bermeon jokatu zen aurreneko jardunaldian eta Aizperroren mutilek ez dute etxean hutsik egin.

Gainera Oriok bigarren postua eskuratu du baina zain egon beharko du "Urdaibai auzia" argitu arte. Gipuzkoarrak TKE Ligan jarraitzeko aukera izango lukete epaileek Bermeoko kluba KAE-1 Ligara bidaltzen badute. Hori horrela izango balitz Zierbenak ez luke TKE Ligan jokatuko.

Gainera Camargok maila galdu du play off kaskarra jokatuta. Kantabriarrek denbora gehiegi galdu zuten Bermeon eta ezin izan dute Portugaleteko estropadan emaitza irauli. Dena den, Cantabriako koadrila Urdaibaiekin zer gertatzen den zain dago, epailearen erebakiak TKEn utzi dezakelako. Cabo da Cruzek eta Chapelak Liga Galegan jarraituko dute 5. eta 6. postuak eskuratuta.

Kaikuk denboraldi paregabea borobildu du Portugaleten 2011/09/18

kaiku ligako txapeldun.jpg

Sestaoko ontziak denboraldiko zortzigarren bandera eskuratu du El Corte Ingles Bandera irabazita. Bizkaitarrek lehenbiziko aldiz irabazi dute San Miguel Liga.

Gaurkoarekin zortzi bandera irabazi ditu Kaikuk denboraldi ikusgarria eginda. "Bizkaitarra" ontziak El Corte Ingles Bandera garrantzitsua irabazi du bere zaleen aurrean eta lehendabiziz San Miguel Liga irabazi dute Sestaoko mutilek. Jokatu diren estropada guztietan, Jose Luis Kortaren mutilek erregulartasun paregabea erakutsi dute eta Ligako koroa bereganatu dute.

Portugaleteko estropadan Urdaibaik bigarren postua eskuratu du Kaikuren atzetik. Azken luze ederra jokatu dute bi ontziek ikuskizun polita eskainita. Azken metroetan Sestaokoek gogor estutu eta Bandera eskuratu dute. Hirugarren postua Hondarribiak lortu du eta laugarrena San Juanek.

Sailkapen nagusian Kaikuren atzetik Urdaibai gelditu da 170 punturekin. Hirugarren Hondarribiako ontzia gelditu da Bermeoko ontziak baino bi puntu gutxiagorekin. Laugarren San Juan izan da eta bosgarren denboraldiko ezustekoa eman duen Tiran galiziarra. Seigarren eta zazpigarren Pedreña eta Astillero ontzi kantabriarrak izan dira San Pedroren eta Castroren aurretik. Hamargarren postua Zumaiak eskuratu du eta azken bi ontziek, Camargok eta Oriok, maila galdu dute. "Urdaibai auzia" erabaki arte, bi ontziak KAE-1 Ligako klubak izango dira, baina Urdaibaik maila galtzen badu, horiek eta berdeek TKE Ligan jarraituko lukete.

Bestalde aipatu, gaurkoan ez dugula atzoko ikuskizun tamalgarririk ikusi Portugaleten eta behar den moduan burutu dela arraun jardunaldia.

Play offak: Portugaletek eta Zierbenak abantaila hartu dute 2011/09/17

play offak bermeon.jpg

Oriok eskuratu du jardunaldiko denborarik onena, baina gipuzkoarrak 'Urdaibai auziko' erabakiaren zain daude. Bi traineru bizkaitarrek alde polita hartu dute TKE Ligara pausoa emateko.

Oriok lortu du TKE Ligako Play offetako aurreneko jardunaldiko denborarik onena. Ontzi horia azkarrena izan da Bermeon jokatu den bakarkako erlojupekoan, baina gipuzkoarrak epaitegien zain daude, Urdaibairi buruz erabakia hartu behar baitute epaileek. Orio KAE-1 Ligako ontzia da gaur egun, baina epaileek Urdaibai mailaz jaisten badute horiek San Miguel Ligan jarraitzeko aukera izango lukete.

Beraz, une honetan Portugaletek eta Zierbenak lortuko lukete TKE Ligara igotzea. Bi traineru bizkaitarrek aurkariak atzean utzi dituzte Bermeoko uretan eta abantaila polita lortu dute bigarren jardunaldia lasaiago hartzeko. Laugarren Cabo da Cruz izan da eta bosgarren Camargo. Chapela ontzi galiziarrak azkenengo postua eskuratu du.

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: