Sarrerak: July 2011
Urdaibaien garaipena Zumaian 2011/07/31
Urdaibaik irabazi du Zumaiako Ikurriña Pedreñaren eta San Juanen aurretik. "Bou Bizkaia" ontziak 4 puntu kendu dizkio Kaikuri sailkapen orokorrean, Sestaoko ontziak bosgarren postua eskuratu duelako. Bermeoko ontziaren garaipena epaileek erabaki dute foto finish-a begiratu eta gero. Bigarren txanda ederra egin dute Pedreñak eta San Juanek denbora bikainak lortuz eta ohorezko txandan soilik Urdaibai mantendu da euren denboretan.
Zumaia, Pedreña eta Urdaibai izan dira txanda garaileak.
Bestalde, TKE-ko Batzar Orokorrak Urdaibairen zuhurtasunezko zigorra eskatu du. TKE-ko bazkideen Batzar Orokorra Zumaian batzartu da eta honako hau erabaki du:
- Elkarteko diziplina organuari Urdaibai AE-ren zuhurtasunezko zigorra edota 2011an TKE-n inskribatutako salatuen kaleratzea eskatzea. TKE-ko Diziplinako Epaile Bakarra izango da erabakia hartuko duena.
- Elkarteko diziplina organuari, Urdaibaik lortutako sarien atxikipena eskatzea eta ligako 12. sailkatuak play-offetan parte hartzea.Santurtzirentzat Algortako bandera 2011/07/31
Aurtegoa denboraldi gogorra suertatzen ari zen Soterakoentzat play offetatik nahi eta espero zutena baino urrutiago bait dabiltza, baina gaurko garaipen honekin arantza atera, eta oraindik bizirik daudela erakutsi nahi izan dute Etxaberen mutilek. Garaipen honek ez ditu sailkapenaren lehen postuetara gehiegi hurbildu, baina animoak suspertzeko baliogarria izango dute moreek.
Txanda garaileak Orio, Donostiarra eta Santurtzi izan dira
Getxon Getaria-Tolosa garaile 2011/07/31
Getaria-Tolosak ez dauka aurkaririk sasoi honetan, eta atzo ere irabazi egin zuen Euskotren ligako Getxoko estropadan. B multzoko lehia zen, eta San Juani lau segundo kendu zizkion.
San Juango neskak ez ziren garaipenetik urruti ibili, lehen luzean estu hartu zituzten Getaria-Tolosakoak, baina garaileek bere maila erakutsi, eta argi utzi zuten, ez daudela ezer oparitzeko.
Bi traineru hauek sailkatu dira bigarren faserako B multzoan, eta gaur erabakiko da A multzokoak zeintzuk diren.
A multzokoek gaur jokatuko dute azkeneko estropada, Zumaian (12:00) , bertan Galizia eta etxeko ontzia berdinduta daude.
Kaikurentzat Getxoko bandera 2011/07/31
Asier Zurinagak denboraldiko 4. bandera astintzea lortu zuen atzokoan.Estropadaren orekak lehen balizaraino iraun zuen, hortik aurrera Kortaren mutilek, atzokoan traineru beltzarekin, estropada burua hartu zuten eta ez zuten amore eman, tartea zabaldu zuten, eta besteek ezin izan zuten harrapatu. Hondarribia gerturatu zitzaion gehien; batez ere, hirugarren luzean gertatu zen hori, lau segundora ere jarri baitzen. Ematen zuen azken luzean Kaiku gehiago estutzeko aukera ere izango zutela, baina lehen ziabogakoa gertatu zen hirugarrengoan ere: ospa egin zion gero banderaren garaile izango zenak. Azkenean, Hondarribiak estutu egin zuen, eta bostekoa izan zen helmugan. Atzetik sartu ziren Urdaibai, 11ra, eta San Juan, 21era, urruti.
Txanda garaileak Castro, Astillero eta Kaiku izan ziren.
Gaur goizeko oizeko, 09:00etan, Traineruen Kluben Elkarteak ezohiko batzarra egingo du Zumaian, gai bakar hau mahai gainean dutela: Urdaibairen aurka behin-behineko neurriak hartzeko eskatu ala ez TKEko epaileari, zuzendaritzak eskatu duen bezala. Bozketan baiezkoa ateratzen bada, epaileak izango du azkeneko erabakia, eta batzarrak onartua berretsi dezake edo ez. Hortik aurrerako bidean, helegiteak aurkeztu ahal izango dizkiote klubek elkarteko epaile nagusiari.
Getaria Pasaian nagusi 2011/07/31
Getariarrek denboraldiko lehen bandera astintzea lortu zuten atzo Pasaian, lehia osoan zehar izan ziren estropada buru eta honek garaipena suposatu zuen Leandro Andreanoren koadrilarentzat.
Bigarren Ondarroa sailkatu zen, sei segundora, eta hirugarren Busturialdea, 16ra. Emaitza horien eraginez, aldaketa izan da sailkapen nagusian, eta orain, Ondarroa bakarrik da lehen postuan.
Donostiarra "B", Trintxerpe eta Getaria izan ziren txanda garaileak.
Gaur, beste jardunaldi bat jokatuko dute, eta, atzokoa bezala, Pasaian izango da, 11:30etik aurrera, erlojuaren aurka.
Euskotren ligako 3. estropada gaur Getxon 2011/07/30
Getxon, B multzoko hiru traineruek: Getaria-Tolosak, San Juanek eta Bizkaiak hartuko dute parte. 18:00etatik aurrera, azken jardunaldian lehiatuko dira.
KAE 2 ligako estropada gaur, Pasaian 2011/07/30
Busturialdea eta Ondarroa berdinduta daude, biak dira estropada irabazteko hautagai nagusiak eta gaur hautsiko da lehen postuan duten berdinketa.
Busturialdeak harrapatu egin zuen Ondarroa joan zen asteburuan, eta orain, KAE 2 ligako sailkapenaren buruan berdinduta daude. Gaur hautsiko da parez pareko egoera, Pasaiako estropadan (18:00). Biak dira bandera irabazteko faboritoak, orain arteko zortzi estropadetan launa garaipen pilatu dituzte eta.
Getxon jokatuko dute gaur San Miguel ligako bederatzigarren estropada 2011/07/30
San Miguel Ligak, lan erdiak eginda 2011/07/29
Astillero Cantabriako txapeldun 2011/07/29
Cantabrian jai eguna zutelarik, Castron, Brazomar estropada eremunan, jokatu zuten atzo lurraldeko traineru txapelketa. Sorpresa handirik ez da izan eta Jon Salsamendiren mutilek lortu dute bandera astintzea.
Dagoeneko jaso daiteke Zarautz Arraun Elkarteko txartela 2011/07/28
Zarautz Arraun Elkarteko bazkideek txartela jaso dezakete dagoeneko, elkarteak malekoian duen egoitzan.
Igandean San Miguel eta Eusko Tren Ligako estropadak izango dira Zumaian 2011/07/28
Iker Zabala: «Irabazten dudanean, ez naiz ari batere gozatzen» 2011/07/28
Giro gaiztoa dago Urdaibairen eta Kaikuren artean. Adierazpen zitalak entzuten dira bi aldeetatik, baina bada salbuespenik. Iker Zabala Bermeoko arraunlariak giroa baretzeko eskatu die, Berrian egindako elkarrizkean, zaleei, arraunlariei eta zuzendaritzakoei: «Elkar errespetatu behar dugu».
Gogorra izan behar du gustatzen zaizun zerbait egiten jardun eta ezin gozatuz egotea. Horrelaxe dago Iker Zabala Urdaibaiko arraunlaria (Bermeo, Bizkaia, 1979). Euskadiko Txapelketa irabazi du, baina poza ez du erabatekoa. Zentzuz mintzo da.
Emakumezkoek bi igandetan jokatuko dute Kontxako Bandera 2011/07/27
Emakumezkoek aurten bi igandetan jokatuko dute Kontxako Bandera, gizonezkoek bezala. Irailaren 2an izango da kanporaketa, sailkapen estropada, gizonezkoen probaren hurrengo egunean.
Zierbenak 3. garaipena lortu du ABE ligan 2011/07/27
ABE ligan Zierbenak faborito papera bete zuen pasa den asteburuan jokatu zen estropadan eta denboraldi honetako 3. garaipena eskuratu du.
2. Arkote sailkatu zen garaileengandik 22 segunduetara.
Donostiarra: itsasoko estropaden esperoan 2011/07/27
Larunbatean elastiko banaketa Orion 2011/07/27
Banaketa, larunbatean 9:30tik 13:00raino izango da herriko plazan.aixo:
Urdaibai Euskadiko txapeldun 2011/07/25
Bermeokoek atzoko arantza atera eta Lekeition jokatu den Euskadiko txapelketa irabazi dute. Ohorezko txandako bi ontzi bizkaitarrek Bizkaiko txapelketan izan zituzten kale berdinak izan dituzte gaurkoan ere eta honek bi ontziak gehiegi urreratzea suposatu du, epaileek bakoitza bere kalera bidali behar izan dutelarik.
Lehen txandako ontziek ere lehia bizia erakutsi dute txandan nagusitzeko, azkenean Mirotzakoak etxeko traineruaren aurretik iritsi dira, bazirudien Lekittarra hobeto zetorrela poparean baina oriotarrek sufritzen dakitela erakutsi dute eta txanda irabazteak suposatzen duen ohorearekin itzuli dira etxera.
Lehen hiru sailkatuek (Urdaibai, Kaiku eta Hondarribia) Espainiako txapelketa jokatzeko aukera izango dute. Urdaibaiko koadrilak gaur Bermeo izenarekin lehiatu duela aipatu beharra dago.
Emakumezkoetan ez da sorpresarik izan eta Getaria-Tolosak eskuratu du Euskadiko txapelketa aurtengo denboraldia borobiltzeko beste urrats bat emanez.
Hondarribiaren distira Portugaleten 2011/07/25
Hondarribitarrek badakite gauzak ongi egiten ari direla, lasaitasunez, txukun eta hor daude denboraldi honetan lorturiko 3 banderak.
Tamalez Hondarribia eta kirol ikuskizuna ez ziren atzoko izen nagusi bakarrak izan: Urdaibai kaleratua izan zen 2. ziabogan Astilleroko ontziarekin talka egin eta gero. Irainak, mehatxuak, liskarrak sortu zituen ekintza honek eta bere inguruan harturiko erabakiek eta beste laino beltz bat agertu zen Portugaleteko zeru gainean.
Zalaparta eta iskanbila gehiegi dabil aurtengo denboraldian, Bordeleko lotsagarrikeria, Santanderko eremu aldaketa, Santurtziren 11 puntuen gora behera, dopinaren mamua… oraindik estropada asko ditugu aurretik eta gauzak bere onera itzultzea da arraunarentzat eta zaleontzat mesedegarriena, su gehiagorik ez piztea.
Orio, Hondarribia eta Kaiku izan ziren txanda garaileak
Portugalete itsasoan ere indartsu 2011/07/25
Portugaletek indarraz aparte itsasoan ongi moldatzeko trebetasuna ere baduela erakutsi zuen atzo Lekeition. Astiro astiro, lanak lasai eta txukun eginez estropada burua hartu zuten eta Zierbanarekiko 15 segundoko errentarekin lehenak izan ziren helmugaratzen, play off-etara hurbiltzeko beste pausu sendo bat emanez.
Zarautzek ere erakustaldia eman zuen bigarren txandan, eta poparean bere arerioak banan banan atzean usten joan zen. Estropada jokatu aurretik minutu bateko isilunea egin zen Itsasoko Ama elkarteko zuzendaritzako kide baten semearen heriotzagatik. Deustu, Zarautz eta Portugalete izan ziren txanda irabazleak


