Kaikurentzat Getxoko bandera
Asier Zurinagak denboraldiko 4. bandera astintzea lortu zuen atzokoan.Estropadaren orekak lehen balizaraino iraun zuen, hortik aurrera Kortaren mutilek, atzokoan traineru beltzarekin, estropada burua hartu zuten eta ez zuten amore eman, tartea zabaldu zuten, eta besteek ezin izan zuten harrapatu. Hondarribia gerturatu zitzaion gehien; batez ere, hirugarren luzean gertatu zen hori, lau segundora ere jarri baitzen. Ematen zuen azken luzean Kaiku gehiago estutzeko aukera ere izango zutela, baina lehen ziabogakoa gertatu zen hirugarrengoan ere: ospa egin zion gero banderaren garaile izango zenak. Azkenean, Hondarribiak estutu egin zuen, eta bostekoa izan zen helmugan. Atzetik sartu ziren Urdaibai, 11ra, eta San Juan, 21era, urruti.
Txanda garaileak Castro, Astillero eta Kaiku izan ziren.
Gaur goizeko oizeko, 09:00etan, Traineruen Kluben Elkarteak ezohiko batzarra egingo du Zumaian, gai bakar hau mahai gainean dutela: Urdaibairen aurka behin-behineko neurriak hartzeko eskatu ala ez TKEko epaileari, zuzendaritzak eskatu duen bezala. Bozketan baiezkoa ateratzen bada, epaileak izango du azkeneko erabakia, eta batzarrak onartua berretsi dezake edo ez. Hortik aurrerako bidean, helegiteak aurkeztu ahal izango dizkiote klubek elkarteko epaile nagusiari.
Estropadaren sailkapena
1. Kaiku 19:48,04
2. Hondarribia 19:53,70
3. Urdaibai 19:59,66
4. Astillero 20:00,24
5. San Juan 20:09,74
6. Pedreña 20:15,52
7. Tiran 20:15,60
8. Castro 20:16,33
9. San Pedro 20:19,58
10. Zumaia 20:22,31
11. Orio 20:30,65
12. Camargo 21:04,23
Sailkapen orokorra
- Kaiku 92
- Urdaibai 81
- Hondarribia 79
- Astillero 76
- San Juan 75
- Pedreña 67
- Tiran 60
- San Pedro 42
- Castro 39
- Zumaia 37
- Orio 32
- Camargo 21


