Sarrerak: September 2011
Zumaian jarraituko du Xanti Zabaletak 2011/09/30
Duela bizpahiru aste Zumaiako arraun elkartea uzteko asmoa agertu bazuen ere, hausnarketa egin ondoren, jarraitzeko prest dagoela jakinarazi dio Xanti Zabaletak klubeko zuzendaritzari.
Kirol merituari brontzezko domina Vaquerizarentzat 2011/09/29
Jose Fernandez Vaqueriza jauna ezaguna da arraun munduan. Egun Espainiako Arraun Federazioko lehendakari orde eta Euskadiko Arraun Federakundeko lehendakaria da. Vaquerizak urte asko daramatza arraunari lotuta eta egindako kirol merituaren omenez brontzezko domina jaso du Espainiako Kirol Goi Kontseiluarengandik. Ospakizun berdinean beste bi gizonek jaso dute domina, Tomas Lanzarote eta Fernando Climent, azken honek urrezko domina jaso duelarik.
Hauteskundeak Orioko Arraunketa Elkartean 2011/09/29
Joan den Irailaren 23an ospatutako ez ohiko batzarrean, Orioko aurtengo zuzendaritzak ez zuen bazkideen babesik jaso eta dimititu egin zuen. Honela ez ohiko batzarrean bertan, hauteskunde-batzordea izendatu zen eta hauteskunde-egutegia aprobatu. Beraz orain eta Urriak 21 bitartean, hautagai zerrendak aurkezteko epea zabalik dago. Urriak 26 hautagai zerrenden aldarrikapena egingo da eta hautagai zerrenda bat baino gehiago aurkeztu ezkero hauteskunde eguna finkatuko da.
Antidopin agentziak Urdaibaik erabilitako botika batzuk ontzat jo ditu 2011/09/21
Deia egunkariaren bidez jakin dugunez, Guardia Zibilaren antidopin agentziak Urdaibai taldeari egindako antidopin azterketako txosten batean dio Urdaibaik erabilitako botikak debekatutako osagairik ez dutela. Hala ere, argi-ilunak daude oraindik "Estrobo" operazioan atzemandako botiken artean, EPO eta albumina atzeman omen zituzten, eta hauek bai debekatutako produktuak dira. Beraz, auziak oraindik zabalik jarraitzen du Gernikako bigarren epaitegian.
Portugalete eta Zierbena TKE Ligara igo dira 2011/09/18
Bi traineru bizkaitarrak San Miguel Ligan izango dira 2012ko denboraldian. Oriok bigarren denborarik onena lortu du eta 'Urdaibai auzia' erabakitzea itxaron beharko du bere etorkizuna ezagutzeko.
Portugaletek eta Zierbenak TKE Ligara igotzea lortu dute plan off-eko bi jardunaldia jokatu eta gero. "Jarrillera" ontziak 10 puntu lortu ditu etxean jokatutako estropadan denborarik onena lortu eta gero; beste ontzi bizkaitarrak, Zierbenak, bigarren postua eskuratu du 8 punturekin. Bi traineruek abantaila erosoa lortu zuten Bermeon jokatu zen aurreneko jardunaldian eta Aizperroren mutilek ez dute etxean hutsik egin.
Gainera Oriok bigarren postua eskuratu du baina zain egon beharko du "Urdaibai auzia" argitu arte. Gipuzkoarrak TKE Ligan jarraitzeko aukera izango lukete epaileek Bermeoko kluba KAE-1 Ligara bidaltzen badute. Hori horrela izango balitz Zierbenak ez luke TKE Ligan jokatuko.
Gainera Camargok maila galdu du play off kaskarra jokatuta. Kantabriarrek denbora gehiegi galdu zuten Bermeon eta ezin izan dute Portugaleteko estropadan emaitza irauli. Dena den, Cantabriako koadrila Urdaibaiekin zer gertatzen den zain dago, epailearen erebakiak TKEn utzi dezakelako. Cabo da Cruzek eta Chapelak Liga Galegan jarraituko dute 5. eta 6. postuak eskuratuta.Kaikuk denboraldi paregabea borobildu du Portugaleten 2011/09/18
Sestaoko ontziak denboraldiko zortzigarren bandera eskuratu du El Corte Ingles Bandera irabazita. Bizkaitarrek lehenbiziko aldiz irabazi dute San Miguel Liga.
Gaurkoarekin zortzi bandera irabazi ditu Kaikuk denboraldi ikusgarria eginda. "Bizkaitarra" ontziak El Corte Ingles Bandera garrantzitsua irabazi du bere zaleen aurrean eta lehendabiziz San Miguel Liga irabazi dute Sestaoko mutilek. Jokatu diren estropada guztietan, Jose Luis Kortaren mutilek erregulartasun paregabea erakutsi dute eta Ligako koroa bereganatu dute.Portugaleteko estropadan Urdaibaik bigarren postua eskuratu du Kaikuren atzetik. Azken luze ederra jokatu dute bi ontziek ikuskizun polita eskainita. Azken metroetan Sestaokoek gogor estutu eta Bandera eskuratu dute. Hirugarren postua Hondarribiak lortu du eta laugarrena San Juanek.
Sailkapen nagusian Kaikuren atzetik Urdaibai gelditu da 170 punturekin. Hirugarren Hondarribiako ontzia gelditu da Bermeoko ontziak baino bi puntu gutxiagorekin. Laugarren San Juan izan da eta bosgarren denboraldiko ezustekoa eman duen Tiran galiziarra. Seigarren eta zazpigarren Pedreña eta Astillero ontzi kantabriarrak izan dira San Pedroren eta Castroren aurretik. Hamargarren postua Zumaiak eskuratu du eta azken bi ontziek, Camargok eta Oriok, maila galdu dute. "Urdaibai auzia" erabaki arte, bi ontziak KAE-1 Ligako klubak izango dira, baina Urdaibaik maila galtzen badu, horiek eta berdeek TKE Ligan jarraituko lukete.
Bestalde aipatu, gaurkoan ez dugula atzoko ikuskizun tamalgarririk ikusi Portugaleten eta behar den moduan burutu dela arraun jardunaldia.
Play offak: Portugaletek eta Zierbenak abantaila hartu dute 2011/09/17
Oriok eskuratu du jardunaldiko denborarik onena, baina gipuzkoarrak 'Urdaibai auziko' erabakiaren zain daude. Bi traineru bizkaitarrek alde polita hartu dute TKE Ligara pausoa emateko.
Oriok lortu du TKE Ligako Play offetako aurreneko jardunaldiko denborarik onena. Ontzi horia azkarrena izan da Bermeon jokatu den bakarkako erlojupekoan, baina gipuzkoarrak epaitegien zain daude, Urdaibairi buruz erabakia hartu behar baitute epaileek. Orio KAE-1 Ligako ontzia da gaur egun, baina epaileek Urdaibai mailaz jaisten badute horiek San Miguel Ligan jarraitzeko aukera izango lukete.
Beraz, une honetan Portugaletek eta Zierbenak lortuko lukete TKE Ligara igotzea. Bi traineru bizkaitarrek aurkariak atzean utzi dituzte Bermeoko uretan eta abantaila polita lortu dute bigarren jardunaldia lasaiago hartzeko. Laugarren Cabo da Cruz izan da eta bosgarren Camargo. Chapela ontzi galiziarrak azkenengo postua eskuratu du.
"Ama Guadalupekoa" Bermeon garaile 2011/09/17
Mikel Orbañanosek prestatzen duen ontzia izan da azkarrena Bermeon eta "Bermeo Hiriko XXIX. Ikurriña" astintzea lortu du. Etxeko ontziak, Kontxako estropada eta gero, ilusio handia zuen gaur ere garaipena errepikatzeko, baina gipuzkoarrek, azken luze erabakiorran, estropada osoan izan den oreka apurtzea lortu dute.
Bigarren txandan, ere lehia estua izan dute Tiran eta Astillerok, baina tosta baten tarteaz bada ere, 48 ehuneneko, galiziarrak iritsi dira aurretik.
"Bizkaitarra" nahiz eta gaur 5. postuan sailkatu matematikoki da aurtengo ligaren garailea.
Denboraldiko azken estropada bihar eguerdian jokatuko dute Portugaleten.
Igor Makazagak San Juan utziko du 2011/09/16
Kaikuk San Miguel Ligako titulua eskuratuko du asteburu honetan 2011/09/16
San Miguel Ligako ontziek bukatutzat emango dute denboraldia, "El Corte Ingles" bandera entzutetsurekin 2011/09/16
Irati Lertxundi: “Arraunlariei ahots gehiago eman behar zaie klub barruan” 2011/09/15
Arraun klubaren zuzendaritza berritu nahi du Illunbek 2011/09/15
Bermeo eta Portugaletara arraunlariak animatzera joateko autobusak jarri ditu Orioko udalak 2011/09/14
2011ko kanporaketaren inguruko argibideak 2011/09/14
San Miguel liga azken asteburura iritsiko da Bermeon; kanporaketako lehen jardunaldia ere han jokatuko da 2011/09/13
Bizkaiko arraun federazioak egoitza aldatu du 2011/09/13
Bihartik aurrera Miribillako Frontoian kokatuta dagoen KIROL ETXEAN aurkituko duzue Bizkaiko arraun federazioaren bulegoa. Egoitza berriarentelefonoa eta fax-a lehengo zenbaki berdina da, helbidea berriz, honako hau da:
Bermeora itzuliko da TKE liga 2011/09/12
Bi asteko etenaldia eta gero Bermeo eta Portugaleten izango dira TKE ligako azken bi estropadak; bertan igoera/jaitsiera kanporaketak ere jokatuko direlarik.
BERMEO HIRIKO XXIX. IKURRIÑA estropada aurkeztuko dute Bermeoko udaletxean, bihar, irailaren 13a, eguerdiko hamabietan. 2011 urteko San Miguel ligako hemezortzigarren estropada puntuagarria eta Play Offeko lehen jardunaldia izango da. Probak datorren irailaren 17an jokatuko dira Bermeon (18:00).Galiziak Kontxako 4. bandera irabazi du 2011/09/11
Galiziak irabazi du 2011ko Kontxako Bandera bigarren jardunaldian erakustaldia eman eta gero. Galiziarrek 4 segundo galdu zituzten aurreneko jardunaldian itsasoaren egoera kaskarra zela eta, baina Zumaiak ezin izan dio Galiziako ontziak ezarri duen erritmoari eutsi. Rianxeirak emakumezkoetan jokatu diren Kontxako Banderaren lau edizioak eskuratu ditu.
Bigarrena Getaria-Tolosa izan da, estropada txapeldunetik 4 segundora bukatu baitute gipuzkoarrek. Hirugarren Zumaia izan da 15 segundora. Zumaiarrek 4 segundoko aldea lortu zuten aurreneko estropadan, baina gipuzkoarrek asko sufritu dute onenen erritmoari eusteko. Bizkaia laugarren izan da 43 segundora.
Urdaibai txapeldun! 2011/09/11
Urdaibaik irabazi du 2011ko Kontxako Bandera aurkariei jipoia eman
eta gero. Joan den igandeko emaitza ez zela kasualitatea erakutsi dute gaurkoan bizkaitarrek. Bermeoko ontziak erakustaldia eman du ohorezko txandan eta 24
segundo atera dizkio Kaikuri, bigarren sailkatuari. Hirugarren Pedreña
izan da 32 segundora eta Donostiarra laugarren 1:11ra.
Bermeoko
klubak bigarren urtez jarraian eskuratu du Kontxako Bandera. Urdaibaik 2
bandera lortu ditu dagoeneko bere historia laburran. Josu Zabalondo
Urdaibaiko presidenteak "urte gogorra" izan dela aitortu du eta Kontxa
irabaztea sari eder gisa hartu dutela. "Bou Bizkaia" ontzia San Miguel
Ligako garaipena lortzeko lehiatik at gelditu zen Portugaleteko
estropadan kaleratu egin zutelako. Gainera, epaitegietako joan-etorriak
egoera konplikatuan utzi zuten Bermeoko kluba.
Aurreneko jardunaldian gauzak ia guztiz erabakita utzi zituen "Bou Bizkaia" ontziak Kaikuri, estropadako bigarren sailkatuari, 34 segundo atera baitzizkion. Itsasoaren egoera erabakigarria izan zen eta Urdaibaik errenta handia atera zien olatu handiei aurreneko txandan erakustaldia emanez. Bigarren txandan itsasoak txarrera egin zuen eta lau traineruak (Hondarribia, Tiran, Astillero eta San Juan) garaipena lortzeko lehiatik at gelditu ziren. Horregaitik, Bermeoko ontziak pasa den igandeko emaitza defendatzea izan du helburu gaur.
Kaiku bigarren jardunaldian balentria lortzen saiatu da, baina 33 segundoak luze egin zaizkio "Bizkaitarra" traineruari. Sestaoko ontziak ia minutu bat galdu du irabazlearekiko bi estropadak kontuan hartuta.


