Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2011 September 05 Urdaibaik eskura du garaipena 33 segundoko aldearekin
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Urdaibaik eskura du garaipena 33 segundoko aldearekin

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2011/09/05 12:21
kontxa lehen jardunaldia.jpg

Urdaibaik irabazi du, nagusitasunez, eta bere kaleari etekina ateraz, Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Itsaso nahasian, haizea etsai zutela, Bermeokoek 33 segundoko aldea atera diote Kaiku bigarren sailkatuari. Pedreña hirugarren izan da 54 segundora eta Donostiarra laugarren 1:30era. Bou Bizkaiak eskura dauka Bandera.

Baldintza are kaskarragoak izan dira bigarren txandan. Astillerok egin du denborarik onena baina Donostiarrak (azken sailkatua lehenengo txandan) baino ia minutu bat gehiago behar izan du.

Emakumeen estropadarekin hasi zen haizea altxatzen. Lehen txanda hasi zenean baretu bazen ere, lehen txandako traineruak ziabogatik bueltan zetozela jo zuen berriro, eta hortxe amaitu zen aurtengo Kontxako Bandera. Bigarren txandan aritu zirenen artean soilik Astillerok lortu zuen estropada 24 minutu baino lehen amaitzea.

Gauzak horrela, Urdaibai, Kaiku, Pedreña eta Donostiarra traineruek osatuko dute ohorezko txanda hurrengo igandean.

Emakumezkoen estropadan, berriz, Zumaiak ezustekoa jo zuen hautagai nagusiak menderatuz. Estropada bikaina egin dute, bai kanpoaldera, bai bueltako luzean, eta bandera irabazteko lehian sartu dira bete betean. Galizia eta Getaria-Tolosa, ordea, hurrenez hurren, lau eta bost segundora helmugaratu ziren, eta igandean erabakiko da bandera igandean. Zumaiarrek ondo baliatu zuten ziabogarako irteera eta egokitutako kalea ere..

Lehen jardunaldiko denborak:

1 BERMEO-URDAIBAI / UMPRO-ENEGAS-AVIA 21:29,86
2 KAIKU AMBILAMP 0:33,56
3 S. D. PEDREÑA 0:54,70
4 DONOSTIARRA 1:30,60
5 ASTILLERO 2:21,62
6 HONDARRIBI ORSA 3:03,74
7 SAN JUAN - IBERDROLA 2 3:04,16
8 TIRAN - PEREIRA / O PIRATA 3:20,52

Emakumezkoen lehen jardunaldia:

1 .-Zumaia 11.07,10

2.- Galizia 11.11,42   

3.- Getaria-Tolosa 11.12,12

4.- Bizkaia 11.53,04       

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: