Nabigazioa
« Maiatza 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2011 September 11 Urdaibai txapeldun!
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Urdaibai txapeldun!

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2011/09/11 21:42
urdaibai kontxako txapeldun.jpg

Urdaibaik irabazi du 2011ko Kontxako Bandera aurkariei jipoia eman eta gero. Joan den igandeko emaitza ez zela kasualitatea erakutsi dute gaurkoan bizkaitarrek. Bermeoko ontziak erakustaldia eman du ohorezko txandan eta 24 segundo atera dizkio Kaikuri, bigarren sailkatuari. Hirugarren Pedreña izan da 32 segundora eta Donostiarra laugarren 1:11ra.
Bermeoko klubak bigarren urtez jarraian eskuratu du Kontxako Bandera. Urdaibaik 2 bandera lortu ditu dagoeneko bere historia laburran. Josu Zabalondo Urdaibaiko presidenteak "urte gogorra" izan dela aitortu du eta Kontxa irabaztea sari eder gisa hartu dutela. "Bou Bizkaia" ontzia San Miguel Ligako garaipena lortzeko lehiatik at gelditu zen Portugaleteko estropadan kaleratu egin zutelako. Gainera, epaitegietako joan-etorriak egoera konplikatuan utzi zuten Bermeoko kluba.

Aurreneko jardunaldian gauzak ia guztiz erabakita utzi zituen "Bou Bizkaia" ontziak Kaikuri, estropadako bigarren sailkatuari, 34 segundo atera baitzizkion. Itsasoaren egoera erabakigarria izan zen eta Urdaibaik errenta handia atera zien olatu handiei aurreneko txandan erakustaldia emanez. Bigarren txandan itsasoak txarrera egin zuen eta lau traineruak (Hondarribia, Tiran, Astillero eta San Juan) garaipena lortzeko lehiatik at gelditu ziren. Horregaitik, Bermeoko ontziak pasa den igandeko emaitza defendatzea izan du helburu gaur.

Kaiku bigarren jardunaldian balentria lortzen saiatu da, baina 33 segundoak luze egin zaizkio "Bizkaitarra" traineruari. Sestaoko ontziak ia minutu bat galdu du irabazlearekiko bi estropadak kontuan hartuta.

 

Ohorezko txandako emaitzak:

1 Urdaibai 19:29:32

2 Kaiku 19:53:76

3 Pedreña 20:02:10

4 Donostiarra 20:40:42

Lehenengo txandako emaitzak:

1 Hondarribia 19:48:92
2 Tiran 19:51:68
3 San Juan 20:04:60

2011ko Kontxako Banderako sailkapen orokorra:

1 Urdaibai 40:59:18

2 Kaiku 41:57:18          + 00:58:00

3 Pedreña 42:26:66      + 01:27:48

4 Donostiarra 43:40:88  + 02:41:60

5 Hondarribia 44:22:52  + 03:23:34

6 San Juan 44:38:62     + 03:39:44

7 Tiran 44:42:06          + 03:42:88

Trackback (URI)

Azken erantzunak
Enbido
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/09
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Ondo zegok
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/08
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
poloniatik asten ez bada
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/07
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
faltan
Erabiltzaile anonimoa, 2012/03/06
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: