Oraindik ez dago hautagairik Orioko arraun elkarteko zuzendaritzarako
Orioko Arraunketa Elkarteko Hauteskunde Batzordeak jakinarazi du oraingoz ez dutela zuzendaritzarako hautagai zerrendarik jaso.
Ohar bat kaleratu du, herrian sortu den «interes, jakinmina eta urduritasuna» dela-eta, elkartearen egungo egoera argituz.
Zerrendak aurkezteko epea hilaren 21ean amaituko da. Ordurako hautagai zerrendarik ez balego, talde kudeatzaile bat sortu beharko luketela adierazi dute. Zerrenda bakarra aurkeztuko balitz, berriz, hark hartuko luke zuzendaritza, hilaren 27an. Bat baino gehiago aurkezten badira, ordea, azaroaren 3an hautagaiek euren programak aurkeztuko dizkiete bazkideei, kultur etxean. Ondoren, azaroaren 5ean bozketa egingo dute, kultur etxean.
Trackback (URI)
17 lagun prest sasoian
Arraun Elkarteko zuzendaritza hartzeko zerrenda bat aurkeztu da
Orio Arraunketa Elkarteko hauteskunde batzordeak jakinarazi du zuzendaritza taldea osatzeko lehenengo zerrenda jaso duela; hamazazpi kidez osatutako zerrenda da, eta zerrendaburu Ibon Huegun Bengoetxea da; beraz, beste zerrendarik aurkeztu ezean hau izango litzateke elkarteko presidentea. Halaber, lehendakari ordea postua izateko Jose Luis Loidi izango litzateke hautagai; hirugarren postuan, bigarren lehendakari orde izateko, berriz, Jose Ramon Garate da. Garate, aurreko zuzendari batzordeko idazkari izan zen.
Ostiralean amaituko da hauteskunde zerrendak aurkezteko epea; horretarako, Orio AE-21 Postakutxa - 20810 - Orio helbidera bidali behar da. Zerrenda gutxienez bederatzi bazkidek osatu beharko dute. Hautagai zerrenda bakarra balego, aurkeztutako zerrendak hartuko luke zuzendaritza; bat baino gehiago aurkeztuko balira, ordea, hauteskundeak izango dira; hauteskunde batzordeak bozketak azaroaren 5ean egitea proposatu du.
atzeraka
den dena euskeraz, harrigarria berain euskeratze lana, beldurtzekoa beraien maila, atzeraka hauteskundetan, atzeraka euskera plazaratze lanetan



zerrenda bat aurkeztu da
Arraun Elkarteko zuzendaritza hartzeko lehenengo zerrenda aurkeztu da. Orio Arraunketa Elkarteko hauteskunde batzordeak jakinarazi du zuzendaritza taldea osatzeko lehenengo zerrenda jaso duela; hamazazpi kidez osatutako zerrenda da, eta zerrendaburu Ibon Huegun Bengoetxea da; beraz, beste zerrendarik aurkeztu ezean hau izango litzateke elkarteko presidentea. Halaber, lehendakari ordea postua izateko Hose Luis Loidi da hautagai; hirugarren postuan, bigarren lehendakari orde izateko, berriz, Jose Ramon Garate da. Garate, aurreko zuzendari batzordeko idazkari izan zen.
Ostiralean amaituko da hauteskunde zerrendak aurkezteko epea; horretarako, Orio AE-21 Postakutxa – 20810 – Orio helbidera bidali behar da. Zerrenda gutxienez bederatzi bazkidek osatu beharko dute. Hautagai zerrenda bakarra balego, aurkeztutako zerrendak hartuko luke zuzendaritza; bat baino gehiago aurkeztuko balira, ordea, hauteskundeak izango dira; hauteskunde batzordeak bozketak azaroaren 5ean egitea proposatu du.
ZERRENDA:
- Ibon Huegun. Lehendakaria.
- Jose Luis Loidi. Lehendakari ordea
- Jose Ramon Garate. Bigarren lehendakari ordea.
- Ramon Alkain. Idazkaria.
- Jose Manuel Agurresarobe.
- Lino Mari Carrera.
- Iñigo Garmendia.
- Angel Martinez de la Higalda.
- Angel Rekalde.
- Jesus Mari Aierza.
- Joxe Carrera.
- Zigor Gazpio.
- Oihana Mateos.
- Iñigo Arruti.
- Aitor Errasti.
- Patxi Iribar.