Alberto Etxarte Munduko Yola Txapelketan bigarren
San Pedroko arraunlariak Munduko txapeldunordetza erdietsi du, joan den asteburuan Barin (Italia) jokatutako Munduko Yola Txapelketan. Emaitza bikain hau Skiff modalitatean lortu zuen Etxartek, 8 kilometrotako estropada gogor baten ondoren eta irabazlearengandik 4 segundutara bakarrik gelditu zelarik. Honela, Etxartek iaz Estanbulen lortutako 2.postua errepikatu du. Bejondaiola! Zorionak! Txapelketako emaitzak hemen dituzue ikusgai.


